Pilotaririk onena Atano VII
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Aber, Migel, nik galdera batzuk egingo dizkizut eta ea bizkor-bizkor eta labur erantzuten didazun denbora gutxi daukagulako. Zuretzat kontrariorik zailena zein izan da?
– `Atano VII.a´. Neretzako sasoirik onenian nik `Atano VII.a´ hartu neban. Eta neu be sasoi onian. Eta neretzako estuen ekartzen ninduana `Atano VII.a´ zan.
– Pelotaririk konpletoena, zein?
– Neretzako `Atano VII.a´. Bai, bai, bai. `Atano VII.a´ neretzako izan da eta horrekiñ ez dot esaten… iñori ez nago kentzen kategorixia. Beste batek esango dau beste bat izango dala hobia. Eta beste bat: Akarregik be estu hartzen ninduan. Sakau egitten eban asko eta pelotazuak asko eta. Gero eguazen orduan Mondragoetarrak: Arriaran anaiak eta Bolinaga eta hórrek ziran! Bueno! Horrek ziran! Amor propixua, konturik ez.
– Labur-labur joateko, prentsa aipatu behar dugu. Nik bi izen esan behar dizkizut eta labur-labur erantzun egidazu. `Aitona´ eta `Pacorro´ orduko periodistekin zer moduz konpontzen zinen? Zer moduzkoak ziren orduko periodistak?
– Orduan horrek neretzako pelotan bastante entenditzen eben. Eta nahi ebenian pelotari bat fastidixatzia be abilidadia euken fastidixatzeko. Baiña abilidadia bazeukazun, hárek kontra egiñ arren, zeuk demostratzen bazenduan frontoian, haren kontra ezin zeikian egiñ. Baiña pelotan asko entenditzen eben. Beste bat eguan hor pelotan bastante entenditzen ebana: don Juan Irigoien. Harek entenditzen eban asko. Harek esaten eban, partidua ikusten ebanian, pelotarixeri begitzen etsen estilua pelotia joteko, zelan joten eban besagaiña eta zelan joten eban kortadia. Eta horrek guztiok, o sea ke, beraren estilora egitten eben berba.
– Ondo konpontzen zinen haiekin, beraz, ezta?
– Bueno, batzuetan ondo ipintzen ginduezen eta beste batzuetan hárek be txarto ipintzen ginduen. Akordatzen jata partidu bat Bilbon: `Txikito Iraeta´ren kontra zan. Ez dakit ze partidu zan baiña. Eta `Txikito Iraeta´ri bi eta erdittik ipiñi etsen tantua. Eta egiñ estazen hiru tanto, sakian. Eta Irigoienek ipiñi eban: “Otro fracaso de Migel Gallastegi restando saques”. Eta hiru tanto egin estazen bi eta erdittik! Eta harekin pelotekin… pelotia faten zan pixuakin, bueno, juaten zan ixa errebotera.
Dokumentuaren akzioak