Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskolara joan beharrean, ardi edo ganaduak zaintzen

Baserritik eskolara oinez. Eskolara joateko aukera bai, baina sarritan ardi-zain edo ganadu-zain geratu behar. Ez dakiela guztira urtebete osatuko ote zuen dio.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Gauza bat: Antzuolara eskolara joateko, Alutz-Txikitik, bide luze xamarra, ezta?
- Ez, gaztiak bizkor egitten dau. Han, goittik behera, tiki-taka, segiduan zertzen da. Gorakua izaten da... baiña gorakuan ya amaittuta juaten da eta sosiguz juaten giñan.
- Aukerarik izan zenuten, beraz, eskolara juateko.
- Bai! Sarrittan ardi-zain eta hurrenguan ganau-zain eta hurrenguan ez dakit zer, eta hiru urte egin banittuan, behintzat, urtebete ez zan osatuko danera.

Dokumentuaren akzioak