Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasieran "pintxe" moduan osabaren gozotegian

Hasieran "pintxe" moduan hasi zen osabaren gozotegian. Sua dominatzen ikasi behar lehenbizi. Hasieran labe handian egiten zituzten pastelak. Gero, gerra ostean etorri zen elektrikoa. Pastelak eta tartak egiten zituzten eta txokolatea ere bai. Txokolate asko saltzen zen.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Beraz, Eibarrera. Denda batera, beraz.
- Bai.
- Dendari jarrita.
- Bai.
- Lehenengotan pastela egiten eta, nola izaten zen hori? Lehenengo egunean ez zintuen jarriko pastelgintzan.
- Oliva (emaztea): Hau perolak garbitzen egoten zan.
- Horixe! Ni, zera, pintxe! “Hau egin bihar dok”, eta “bestia egin bihar dok”, eta politto-politto. Holan juaten da! Urtian puruan.
- Eta, beste gauza bat: osabak debekatu al zizun pastelak jaten eta?
- Ez, sekula be ez. Sekula be ez.
- Hor esaten dute arrazoi bat badagoela, horrela, libre uzteko pastelak jaten.
- Bai, higuintzeko? Eta ni sekula higuindu ez!
- Eta nolatan?
- Baiña sekula ez dot abusau.
- Hori izango da orduan, zera, modua?
- Nik pentsau. Bai. Sekula be ez, jan eta jan. Ez, nik ez. Sekula be ez. Pixkat jaten badot, zeozer jaten badot bien; baiña ez askorik, sekula be ez.
- Ze bestela...
- Bai, bai. Betekadiakin... hombre!
- Bueno! Beste gauza bat: pastel egiten-eta ikasteko, dudarik gabe, sukaldea ere ikasi behar da. Sua dominatzen eta...
- Bai, klaro, dana, dana. Labia. Orduan egitten ziran, ez zeguan elektrikorik pioi sasoian, ez zeguan, laban egitten genduan. Laba haundixa eta egurrez... egurra ipini eta gero tamaiñua hartzen jakon, besua holan sartu eta: “Ointxe dagok ondo”, eta sartu orduantxe. Gero elektrikua ipiñi genduan geuk. - O.: Guk elektrikua.
- Bai, bai, bai. Baina hori gerra ostean, eta geroago. Eta, zer labe klase zen hori?
- Basarrikua ikusi dozu sekula?
- Bai, bai, bai.
- Ba, halakua. Haundixagua izatia.
- Eta orduan palarekin sartu eta palarekin atera?
- Bai, bai.
- Baina, ez zen zikina?
- Ez, ez, ez. Ondo garbitzen zan! Lehelengo egitten zan: txinpartak eta hautsak eta danak kentzen jakon, eta gero trapu humedo, zera...
- Busti batekin?
- ... busti batekin, busti-bustixakin barik.
- O.: Bandejetan!
-..., ra! hartu, eta gero bandejetan sartzen zan hori, pastelak. Bandejak, ondo.
- Baina lan ederra ez zen izango hura! Suaren ondoan eta, bero amorratua egingo zuen.
- Bueno, ez hainbestekua, ez. Ez hainbestekua.
- Eta pastela. Zera baino gehiago, tarta-eta baino gehiago.
- Tartak be bai eta pastelak. Pastelak gehixago. Baiña tartak be bai! Danetik.
- O.: Txokolatia be bai.
- Eta txokolatea ere bai!
- Bai, ha be bai.
- Garai haietan, gainera, txokolatea estima handian egoten zen!
- Bai, guk asko saltzen genduan. Gero laga egin jakon, baiña!
- Zer?
- Gero ha egittiari laga egin gentsan, baiña!

Dokumentuaren akzioak