Arrautza, irina eta azukrea, pastelak egiteko oinarri
Arrautza, irina eta azukrea osagai garrantzitsuenak. Hostorea ("hojaldrea"). Neurriak jakin behar, bakoitzari zer kopuru tokatzen zaion jakiteko.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zer erabiltzen da pastel bat egiteko?
- Ba, gauza naturalak: azukria, uruna eta arrautzak.
- Oliva (emaztea): Lebaduria be bai.
- Lebadurarik be ez.
- O.: Ez, e?
- Ez.
- Arrautzak, uruna -irina- eta azukrea.
- Besterik ez. Horretxeri dominau bihar. Euren neurrixetan, zeri zer egin bihar jakon.
- Hortik aurrera...
- ... akabo.
- Eta hor dago sekreto guztia?
- Bai. Hojaldria -hojaldriakin egitten dozu milla gauza- hojaldria egitten ikasi bihar ondo. Eta gero, bestiak dira bizkotxua egitteko: arrautzak eta uruna eta zera. Hor dago!
- Eta hortik ateratzen dira hainbeste pastel klase eta!
- Hortitxik, hortitxik etaratzen dira danak. Oin, gero... oin desberdinduta egongo da gauzia, e!
- Bai, bai, bai.
- Baiña, gu sanuak, haxe egitten genduan.
- Eta neurriak ere?
- Bai, bai, bai. Neurrixak, ba, egoten dira neurrixak: zeiñeri zer tokatzen jakon, ze gauza egin bihar dozun, hainbeste ipiñi bihar da, hainbeste urun eta hainbeste azukre eta hainbeste arrautza, edo koipia, edo... .
- O.: Pisauta izango ziran, ezta?
- Honbre!
- Pisatuta denak.
- Klaro! Danak pisauta.
Dokumentuaren akzioak