Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra Zibila: Eibartik ihesi; Bilbotik Asturiasera

Gerrara gazterik joan zen, 20 urte zituela. Eibar bonbardatzen hasi zirenean, irten egin behar. Jeneroa konfiskatu zioten. Eibartik Bolibarrera, Ziortzara, Munitibarrera ihesi. Gero Gernikara eta handik Bilbora. Bilboko Bidebarrieta kalean Antzuolako Udala zegoen. Bertan aurkeztu eta handik Asturiasera eraman zituzten. Gerrako kontuak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Baina, begira, gu pastel artean oso goxo-goxo-goxo gaude hemen, baina bat-batean, non datorren gerra.
- A, bai. Haxe txarra.
- Haxe txarra.
- Haxe txarra.
- Ze urte zenituen zuk gerra iritsi zenean?
- Ba, hogei urte.
- Mutil jatorra.
- Ez dakit.
- Baina, garratza.
- Bai, hogei urte.
- Oliva (emaztea): Eta eskapau egin eban!
- Eta zer pasatu zen?
- Zer pasatu zan? Ba, urten egin bihar! Eibar bonbardeatzen ekin etsen eta gure osabari-ta danak kendu etsezen, jenero guztiak errekisau zetsen. Eta gizajuak geratu ziran norabaitt urtetzeko, eta Abadiñora-edo juan ziran. Gero handik, Abadiñotik, Larrabezuara juan ziran, eta hantxe ya amaittu zan harena. Eta ni nun nintzan be ez zekixen, eta ni nebillen gerran.
- Gerran. Tiroak bota zenituen?
- Honbre!
- Ze, zure gerra gehientsuena sukaldean egin zenuen.
- Ez, baiña, geruago zan hori. Lehelengo eruan ninduen, e... juan giñan... Gernikan egon giñan.
- Bonbardeoa-eta gertatu zenean ez.
- Ez, ez.
- Lehenago.
- Lehenago. Gernikatik juan giñan gero Bilbora... Ez zekixen ni nun nenguan be! Bueno, lehelengo-lehelengo, Eibartik urten genduan eta mendiz juan giñan zerera...
- O.: Bolibar.
- ... kuadrilla bat, Bolibarrera. Eta gero Bolibarretik -han, beste zer baten- Munittibarrera gero han juan giñan. Eta han: “Gizajuori, gizajuori!” eta berakatz zopia emon zeskuen arrautza banakin eta gero zapaixan lo egin genduan orduan! Eta gero, ba, etorri giñan Bolibarrera. Ziortzara, "mejor dicho", Ziortzara. Hantxe egon giñan ba, zenbat? hillebete bat edo, bi edo, igual egingo genduzen hantxe. Baiña ya kintua eskatzen zeguazen eta...
- Mogittu egin behar.
- Mobittu giñan. Eta juan giñan Bilbora eta presentau nitzan, Bidebarrieta, ez dakit zer numero, Bilbon. Han zeguan Anzuolako aiuntamentua.
- Hara!
- O.: Bidebarrieta? Calle? En el Hotel Carlton ez zan ba?
- Hotel Carlton, gobernua zegoen.
- Bai, Bidebarrieta ez dakit zer numero.
- O.: "Allí estaba el de Markina, el ayuntamiento de Markina".
- Bai...
- Eta gero: “Ene! Hi Arlutz-Txikikua? Ez gintzuan akordatzen hirekin! E?
- Bai, bai, bai.
- Pasau neikian juan barik be, pentsatzen jata. Baiña geuk bildurra gehixago eta presentau giñan, eta gero, ba, handik Gernikara. Eta han zertu giñan, ingresau giñan, eta halan hasi giñan. Gero hadik zerera... nora juan giñan? Esto...
- Bilbo aldera, atzeraka poliki-poliki?
- Ez, ez. E... nora? Izenak ahaztu egitten jataz.
- Gernikatik... Hori oraindik, Gernika bonbardeatu baino askoz ere lehenago zen.
- Bai, bai.
- Hori orduan, izango zen Ulibarri aldera edo? Arrasate aldera?
- Ez, ez. Mondragotik... ez, beste...
- Kanpazar aldera? Hor gora?
- Hor egon giñan, zer baten.
- Legutiano. Hor izan zen Legutianon bat.
- O.: Kanpazar ez... [...]
- Kruzeta esaten etsen. Kruzeta zer bat. Egon giñan han, zerak egin zittuen han, kuartelak egin zittuen; honek, egurrezko zerak, eta hantxe! Eta gero handik eruan ginduezen Asturiasera. Zuzenian, "al choque". Amaiurkuak giñan gu!
- Amaiurkoak?
- Asturiasera!
- Eta Asturiasetik bueltan?
- Gogorrak pasau giñutzen Asturiasen! Juan giñan eta atakerako preparau giñan eta, bueno, hankak batu giñutzen zakuekin eta, botakin zaratarik ez ataratzeko. Pasau bihar genduan, burdiñezko zubi baten pasau bihar giñan eta han zaratarik ez ataratzearren, enemiguak ez entzutzeko ! Eta juaten gara, eta billau ezin!
- Zubi hori!
- Zubi hori!
- Ha ze nolako jenerala zeneukaten zuek!
- Bai. Ipiñi ebenak, eurak pasau eta kendu!
- Egin zutela!
- Egin zutela, bai. Gero txalupetan pasau bihar izan genduan. Eta txalupetan, lau pasatzen baziran, bi edo hiru hilda edo heriduta behintzat! Eta holan. Gero ametralladora bat edo bi pasau ziran eta han etxetxo baten zeguazen aurrekaldian, harek ekin zetsen tiroka eta bildurtu ziran, eta hárek iges egin eben. Orduantxe ya danak pasau genduan. Eta gero, ba, atakerako genguazen, Oviedo hartu bihar genduala, Oviedoko gain bat hartu bihar genduala, mendi bat. Eta juan giñan, ba, herri txiki bat: Faxo edo. Premoño zan bata eta bestia Faxo. Eta Faxora juan bihar giñuan. Eta hurrengo juan giñan, eta trintxerak egitten geu! Ba, atakia edo etortzen bada, trintxerak egitten ibilli giñan, eta egin giñuan , zakuakin-eta bete eta zeozer, eta: “Bueno ba, oin deskantsau egin bihar dittuk batzuek, txanda!”. Eta zapai batera juan, eta han lo. Eta ekin etsen goizaldian, tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa! Eta: “Ene ba! Zer pasatzen dok hamen?”. Eta ni be esnatu nintzan eta hartu armamentuok eta goittik behera, eta: “Zer?”. “Erretiradia daok!”. Eta: “Bueno!”. Zelai haundi bat zan eta ordurako kontrarixuak preprarau eben, holan zuan, "en oblicuo, así" eta hamendik pasau giñan danak, e? Derrigorrez pasau bihar, eta lokatziakiñ ipiñi zeben haura. Urakin lokatza haundixa eginda.
- Eta handik derrigor pasatu behar.
- Handixik derrigor pasau bihar.
- Estugune hartatik!
- Bai, handixik pasau bihar. Eta, ene! Danak zelaixan behera, antxintxiketan danak, bat... han hiltzen ziran, eta bateri oratu halan eta “Aaaaa!”. Bueno, hango berba txarra alkarreri, eta bueno!
- Bai, izugarria behintzat.
- Izugarrixa, tristia. Ha batalloetik konpañia galdu genduan guk, e?
- Horrelako zeratan?
- Bai, gogorra zan.
- Eta inor konturatu ez behean beste zera hori egiten ari zirela?
- Ez, gu goixan genguazen.
- O.: Sanotes, sanotes!
- Zerak euki eban... Komunistak euki eben fallua, hárek frakasau zeben, hárek ez zeben hartu mendixa bihar zan moduan! Eta, gero hartu ginduezen, ba, erdixak.
- Total, handik ihes egin zenuten behintzat.
- Bai, bizi! Gero, beste batekin juntau nintzan, han, Premoñora aillegau giñanian. Esan estan batek: “Gregorio, bizi haiz?”, eta “Bai”. Ha zan egarrixa! Ha zan egarrixa! Bueno! Bai ba, gure antxintxiketiak ez zekan akaberarik! Eta ur zikin-zikin bat han. Haxe hartu eta ahua busti behintzat, eta bueno! Gero, hurrengo, egin eben ha pasua pasatzeko atzera; zubixa egin eben.
- Beraz, hori benetan gogorra, esperientzia gogorra.
- Gogor-gogor-gogorra. Eta gero handik etorri eta zerera, Sollubera. Solluben be, demasa; haundixa zan. Eta gero, Artxandara. Artxandan besuan heridu ninduen. Balazua; horrek bala esplosibuak, pa! Eta graziak azalian edo mamiñian izan zana, dzast sartu eta aurreko paretian pla! egin eban. Ha besuan hazurrian izaten bazan...
- Bai, besoa bertan galtzeko!
- ... besua bertan galdu! Bai, bai, seguru!
- Suertea!
- Bai.

Dokumentuaren akzioak