Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra ostean gosea eta estraperloa

Gerra ostea, gosea, estraperloa... Denda bat ipintzea erabaki zuten; gero gozotegia. Estraperloan kafea, azukrea... Estazio inguruan zuten denda. Poliki-poliki egoera normaltzen joan zen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Orduan, ia, zuek martxan zaudete, zeuen osabaren etxean bizitzen, fabrikan lanean, eta noiz erabakitzen duzue: “Bueno, denda bat jarri behar dugu”?
- Ba, denda bat jarri bihar genduan... Tioren lokala zan hori.
- Oliva (emaztea): Badakizu zenbat urte diren?
- Alkilauta zeukan. Alkilauta zeukan eta txarto zoian itxuria eta ez zeukan zerik...
- Etorkizun garbirik?
- ... etorkizunik garbirik. Eta traspasatzia nahi ebala esan eban. “Bueno, ba, geuk hartuko dogu”. Eta pagau eskatu zebana, eta handik hasi zan. Gero, honek esan etsan: “Tio, geuk hartuko dogu”. Hau dezididu zan hartzera.
- O.: Nere aittak egin zoskun obria pixkat.
- Eta, bueno, ba, honen aittak obria egin eban pixkat, ha mostradora eta pixkat jirau eban, eta...
- Itxuratu pixkat.
- Itxuratu pixkat eta ekin! Baiña gaur egunerako ez, e!
- Gaur egunerako ez, baiño...
- Gaur egunerako ez. Baiña, tira!
- Baina zer saldu zitekeen orduan?
- Ba gauza asko ez.
- O.: Bai, saldu bai, e!
- Baiña, ez eguan baiña! Ba, ekarri giñutzen: Vitorixatik jaboiak, ez dakit zertzuek, danak jiratzen! Gero, politto-politto, almazena zeguan Eibarren -almazena, Muñoz- eta harek be pixkaka-pixkaka... Hasi giñan!
- O.: Gero Zumarragako edarixekin hasi ziñan.
- Bai, baiña geruago!
- Beraz, zuena "ultramarinos" bat zan.
- Bai, "ultramarinos".
- Bueno, baina esaten didazue...
- O.: "Ultramarinos y confitería".
- Bai, gerotxuago hori.
- Bai, eta nondik? Esaten duzue: “Almazenak bazeuden...” Eta, Gasteizko eta, Bilboko eta istoria horiek zer dira? Estraperloa zer da?
- Bilbokua ez.
- Bilbokoa ez. Gasteizkoa eta?
- Gasteizkua, ba, etortzen ziran batzuek olixuakin, beste batzuek azukriakin... Tripia bete-bete eginda, holan, korsia moduan ipintzen eben, betetzen eben han azukria, eta hustutzen eben, eta guk saldu! Isilka-isilka, eta, ba, pezetia irabazi ahal dan moduan!
- O.: Kafia, tostau barik ekartzen oskuen.
- Kafea tostatu gabe!
- Bai, geuk tostatzen genduan. Han sakape baten, geuk tostau.
- Eta poliziak eta, sindikatuak eta, ez ziren enteratzen ala?
- Sindikatua ez zeguan horrenbeste, poliziakua zebillen asko. Baiña, suertia euki genduan. Behin etorri jakun! Eta preziuak eta: “Ene! esan eskun hau prezio honetan saltzen dozue?”. Eta: “Bai”. Eta: “Ene! Hau merke saltzen dozue!”. Esan eskun: “Hau merke saltzen da, honeri tokatzen jako el 25% eta zuek gutxiago kargatzen dozue”. Bueno, holan pasau zan. Eta segi aurrera.
- Baina badakit oso prest zeundetela, oso preparatuta zeundetela edozein etorrita ere gauzak ezkutatzeko.
- Hombre ba, bueno...
- O.: Bai, ahalegindu behintzet!
- Ez da fazilla, suertia bihar da hemen.
- Bueno, eta, orduan, lehenengo momentuan...
- Zelan ez zan kantidade haundixa ekartzen... Txikixak ziran eta txikixa errezago zertzen da.
- O.: Pixkaka-pixkaka, holantxe...
- Bai, pixkaka-pixkaka, baina astearen buruan hura dexente da eta urtearen buruan...
- Guk pasatzen [gendun] larrixak! Trenetik etortzen, illaran etortzen ziran gure etxera zerak, estraperlistak. Gurera. Bazekixen gurera etorri eta salduta zeukena, eta gurian hustutzen eben eta juaten ziran.
- Orduan horrek esan nahi du, zeuek, saldu, asko saltzen zenutela.
- Bueno..
- O.: Asko! Pixkat, baiña...
- Pixkat, baiña!
- Edo bestela, beste batzuk etortzen zirela hara, bila.
- Ez, ez, ez, ez.
- O.: Ez, beste dendakuek ez e! Horixe ez.
- Hori zen beti han. Zuek suertea ere bazenuten! Zuen denda ez zegoen Eibarren estaziotik urruti.
- Ez.
- Kaletxo bat pasa eta bertantxe.
- Kaletxo bat eta ya está.
- Sartzeko ere, atea irekita beti!
- Bai, horixe bai.
- Beraz, "ultramarinos" denda hori daukazue, zegoenetik -eta hori azpimarratu egin behar da- saltzen zen, zer zegoen horixe saltzen zen... Gero erabakitzen duzue -zeu pastelero zinen eta- pastelak eta gozokiak saltzen hastea. Baina lehenengotan ez zenituen zeuk egiten.
- O.: Ez, Bergaratik...
- Ez, ez. Ez geunkan kuporik. Eta kupua zela ez geunkan, ba, ezin giñuan ekin.
- Eta kupo hori zer da?
- Ba, kupua zan, azukria eta... Interbeniduta zeguazen horrek; hori estaduak zekan interbeniduta. Eta horixe da kupua! Kupua izaten da razionamentuan emoteko, ez dakizu?
- Bai, bai.
- Eta guk zela ez geunkan, gero zelan ekin gentsan, gu ez genguazen hor, gu aparte genguazen hortik.
- O.: "Horrek gixajuok ez dabe urtengo aurrera!" esaten zoskuen.
- Jendeak hori esaten zuen, “Horiek gizajook ez dute aurrera egingo”? Azkenean behintzat, kupo horiek-eta arindu ziren eta zu hasten zera pastelak egiten.
- Bai, libertadia emon ebenian, hori interbenziñuori kendu ebenian, orduantxe hasi giñan gu.
- Eta, klaro, berriro...
- Ba, preparau egin bihar genduan , geure hornuak ipiñi eta gauzak ipiñi eta gero industriasera sartu genduan, eta ba...
- Zuk zeure bizitza hor eraman zenuen.
- Bai, normaldu, normaldu.
- O.: Hori, dala 44 años.
- 44 urte hori izan zela, 53an da hori. Beraz, hor historia luze bat dago eta harrezkero zuk ez diozu pastelari utzi.
- Ez, ez.
- Harik eta erretiratu ziñen arte.
- Gaur be egin ditturaz.
- Gaur ere egin dituzu!
- Bai, zuri emoteko batzuek.
- Hori ere bada!
- O.: Cumpleaños guztixetan egitten dau.
- Bai, baina hori afizioa da. Baina zuk dendan horri eutsi diozu.
- Bai, bai, bai. Ya urte mordua da egitten dodala.
- O.: 66 años.
- Hor, beste gauza bat da... 53a diozu, ordurako gauzak normaltzen hasita zeuden.
- Bai, bai.

Dokumentuaren akzioak