Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Blas opilen aitzindariak Eibarren

San Blas opilak. Gregorioren osaba eta beste bat (Oiarbide) hasi ziren Eibarren San Blas opilak egiten.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Hala ere, bada ohitura bat Eibarren: sanblasak. Eta hortan ere, Gregorio, zuk zerikusirik baduzu.
- Bueno! Nik ez asko, baiña nere osabak bai. Nere osaba eta beste bat hasi ziran lehelengo, Eibarren, sanblasak egitten. Lehelenguak geu gara Eibarren. Hortxe amaitzen da.
- Eta zer dira San Blaseko opil edo horiek?
- Sanblasak, dira, ba, bizkotxo on bat eta gero gaiñetik egitten detsazu baiñu bat: arrautza zuringuakin eta azukriakin egitten da pasta bat eta harekin gero gaiña zuritzen jako. Oso onak!
- Eta anis apur bat.
- Anisa be bai, dana, dana. Arrautziakin, arrautza onakin eta uruna eta dana!
- Erroskila izan ordez opila dala.
- Bai, baiña erroskillia egitten da zertxuagua, merketxuagua edo ez dakitt... Hori hobia da.
- Orduan, inbentoreak zuek!
- Bai, nere osaba. Oiarbide edo, bestia izan bihar eban.
- Eta orduan, tradizioa zeuek egin duzue.
- Bai, geure... nere osabatik dator lehelengo-lehelengo sanblasa Eibarren.
- Baina tradizioa, gaur tradizioa da!
- Bai, bai, bai, gaur tradiziua.
- Eta San Blasik ez dago sanblas opilik gabe!
- Danak egitten dabe oin! Oin etxe guztietan be ikasitta dagoz, oin danak egitten dabe. Baiña ona, geurian!

Dokumentuaren akzioak