Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Irakurzaletasuna; garaiko egunkari eta aldizkariak

Gaztetan politika liburuak irakurtzen zituen. Horrez gain egunero-egunero `El Socialista´ eta astero `La lucha de clases´ ere irakurtzen zituen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Benigno Baskaranek, txikitan ez, baina gaztetxotan eta gaztetan, ‘El socialista’ eta ‘La lucha de clases’ irakurtzetik aparte, beste ze gauza irakurtzen zittuen?
- Bueno, sasoian liburu batzuk Carlos Marxenak edo, nahi badozu Leninenak be bai, politikako liburuak beti euki dittut nere almuhada onduan.
- Fonetikakoak?
- Politikako liburuak.
- Politikakoak!, a, a!
- Nere almuhada onduan. Baiña neretako, formaziño bat eukitzeko batek, ba... klaro, hau ezin leike egon etxe guztietan ta edozein lekutan, baiña neretako, nere ideak aberasteko inportantiena izan zan, ba, irakorten ikasi nebanian –ez dakit, sei edo zazpi urtekin–, handik aurrera ‘Sozialistia’ egunero irakorri neban, irakortzen neban etxian, aittak erosten eban ‘Sozialistia’. Ta ‘Lucha de clases’a be, astian-astian irakortzen neban, ta horrek emoten daben aberastasuna idealistiari haundixa da.
- Idatzi, eskribittu ere egingo zenuen, ez?
- Bai.
- `Socialista´n eta.

Dokumentuaren akzioak