Lauaxetaren izaera
Lauaxeta nolakoa zen kontatzen du. 19 urterekin ezagutu zuen; berarentzat maisu bat izan zen. Lauaxetaren izaera: gizon serioa; lanean isila... Gorabehera handiak izaten zituen; oso gizon sentimentala zen.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Eta nolako gizona zen Lauaxeta, Julio?
– Aaaaa!
– Ze oroitzapen duzu zuk berea? Gogoan eukiko dezu, noski. Nahiz eta urte asko pasa. Ezta?
– Honbre! Pentsaizu: nik hemeretzi urte nekazen. Neretako izan zan anai nausi bat bezela izan zan. Ha izan zan danian, gaiñera. Gaiñera maixo bezela izan zan neretako. Serixua zan. Eta gero gorabehera haundixak eukitzen zittuan: neretako serixua, edo eritxi egitten jatan serixua zana. Eta beste batzuetan esaten estan: “Hi, Julio, guaziak Bilbotik pasio bat emotera”. Eta orduan esaten estazen ba… beran gauzarik intimuenak be esaten estazen. Aitzen dozu?
– Bai, e?
– Gorabehera demasak ekazen. Lanian giñala, ba, ixilla zan beran arazuetan ta. Eta gero baterakuan esaten etsun: “Hi, Bilboko kalietan ibili bihar gaittuk!”. Eta gero beran gaztetako gauzak eta. Oso sentimentala zan. Oso sentimentala. Sentimiento haundikua.
– Halako gauzak utzi dizkigu gero idatzita, ezta?
– Honbre, honbre! Zan… "Sensibilidad femenina" esaten dotena nik… Aitzen dozu?
– Bai.
– Bai, bai, bai.
– Hori zeukan, ezta?
– Bai, "sensibilidad –ez da ondo esatia– femenina", ezta? Maskulinuak be sentimentalak gera, ezta? Baiña delikaua zan.
Dokumentuaren akzioak