Lauaxeta eta euskara
Eibarko euskara. Lauaxetarekin bizkaieraz egiten zuen. Lauaxetak olerki zoragarriak idatzi zituen. Gerra aurretik EAJko kideek hitzaldiak ematen zituzten herriz herri; gehienetan erdaraz. Lauaxetak oso euskara goxoa erabiltzen zuen.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Neretako espillua bezela izan zan.
– Zuretzako?
– Neretako bai. [Gaiñera] nik nekan zorion txarra: nik erderaz idazten nun. Aitzen dozu? Eta herrixa pentsaizu: Eibarren euskeraz egitten genduan. Euskera morroillua, baiña euskeraz. Eta neretako izan zan, ba, ispillu bezelako bat haren euskera. Oin, berak eta nik bizkaieraz egitten genduan, e! Guk bizkaieraz egitten genduan. Nik berakin eta berak nerekin bizkaieraz egitten genduan. Baiña olerkixak-eta ekazen zoragarrixak. Nik gerria baiño lehenago hari jarraittu netsan. Hitzaldixak egitten ziran herrittik herri, ezta? Eta alderdikuak, gehixenetan, erderaz egitten zittuen –lotsagarrixa da, e!–, alderdiko hitzaldixak erderaz! Eta hasieran euskeraz egitten ziran: olerkari bat edo, ezta? Baiña beste batzutan prosan egitten zan, euskeraz. Eta nik atzenengo-atzenengo, gerria baiño lehenago, Mallabixan entzun netsan, Mallabiko mitin baten, euskeraz berari. Euskera gozua ekan, gozo-gozua. Baiña alkarrizketetan, nerekin behintzat, beti bizkaieraz egitten eban, bizkaieraz egitten eban.
Dokumentuaren akzioak