Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lauaxeta eta erlijioa

Lauaxeta eta erlijioa. Apaiz ikasketak egiten hasi zen, baina utzi egin zuen bide hori. Hala ere, beti izan zuen erlijioarekiko sentimendu sakona. Julio berriz, eliza katolikoaren hierarkiarekin kritikoa izaten hasita zegoen. Abertzaletasun sendoko gizona zen Lauaxeta.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Eta gero ekazen gauza asko: beran proiektuak, beran gauzak eta... Gero, relijiño asuntuan, sakona. Gu hasitta giñan pixkat eszeptikuak izaten. Ez dakizu? Kritikuak relijiñuakin eta. Bera ez: berak ekan relijiñuan sentimento gogorra [...]. E? Gogorra.
– Ya, baina bera hasi zen apaizetarako ikasten, ezta?
– Bai, bai, ibili zan. Bai, bai, bai.
– Eta gero utzi egin zion hari, ez?
– Utzi zion, baiña geldittu zaion... betirako geldittu zaion hori sustraixori. Eta gu gaztiak giñan, baiña gu hasitta giñan pixkat kritiko izaten jerarkiakin eta. Aitzen dozu? Gero etorri zan, gaiñera, jerarkia faxistekin jutia. Aitzen dozu?
– Bai, bai.
– Baiña, lehentxuago be, gu pixkat kritikuak giñan. Pixkat antiklerikalak. Izan leike eibartarra naizelako edo. Baiña…
– Baina bera ez, ezta?
– Berazan... Ekan "la foîe de Charbonier", fransesak esaten dabena. "La fe del carbonero", ez dakizu? Ekan…
– Oso sartua, ez?
– Sartua, sartua! Harek sinisten eban erlijiñuakin ta... Eta beran abertzaletasuna be halakotxia zan: sendua! E? Benetakua, benetakua.

Dokumentuaren akzioak