Lauaxetaren atxiloketa eta fusilatzea
Gerra Zibila Euskal Herrian. Gernikan Lauaxeta preso nola hartu zuten azaltzen du Juliok. Egun hartako gorabeherak. Bruno Mendiguren. Frantziatik kazetari bat etorri zen Gernikako bonbardaketaren inguruan artikulu bat egitera eta Lauaxetarekin joan zen egun hartan. Lauaxeta fusilatu zutela noiz jakin zuen.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Eta gero, jakin zenuenean fusilatu egin zutela Lauaxeta, zer?
– Bueno. Lehenbizi, lehenbizi, gu… Ni nintzan eurokin juateko. Eta ‘Gudari´ko redakziñotik esan esten… eskillarak Gran Vían genkaguzen. Gran Vía 41 zan redakziñua genkaguna. Eta eskillarak jeisten giñala esan estan: “Aizak, Julio, Gernikako argazkiak eta?”. Esan netsan: “Ez –gure fotografua Garai zan–, ez dogu etara. Bildurtu egin zan eta ez dittugu etara”. Orduan esan estan: “Bueno, juan hari Carlton-era, hotelera –han zeon Lehendakaritza– eta Bruno Mendigureni eskatixuaz argazkixak”. "Relaciones Exteriores" zan Bruno Mendiguren. Eskatu niozen. Juan nintzan hara eta nik esan nion: “Aizu, baiña Gernikara ez noia zurekin?”. Eta: “Ez, ni juango nok kazetari fransesakin”. ‘La pettite de Gironde´kua zan kazetarixa. Eta txoferra zan hamen Rigoitiakua, Rique. Eta gu zain eta zain eta zain arrasalde guztian. Eta halako baten, illuntzian, agertu zan Rique. Eta esan netsan: “Lauaxeta nun dagok?”. Eta: “Prisionero jausi dittuk”. Eta: “Zelan?”. Berak esan eskun zelan izan zan: kotxiakin [heltzera] Gernikara eta dana apurtuta zelan zeon, ba, kotxia utzi zuten eta txoferra, ba, sarreran. Aitzen dozu? Eta Lauaxeta sartu zan kazetarixakin, ba, Gernikara, erakusteko Junten Etxia eta dana.
– Nola gelditu zen gerra ondoan, ez? Bonbardaketa ondoan. Ez?
– Hau zan handik bi egunera!
– Bi egunera?
– Etorri zan Franziatik hori kazetarixori, ba, reportajia egitteko, Gernika bonbardatuta. Eta Rique hori, txofer hori, egon zan zain ta zain ta zain ta zain Gernikako sarreran. Eta buelta Bilbora, Bilbora. Eta halan erori ziran Lauaxeta eta Franziako kazetarixa. Eta, klaro, hori zan apirillian. Eta gero, Bilbo hartu zutenian, gu jun giñan Santanderrera. Eta ni Lanestosan edo –hor inguruan genguazen gu–, edo Zallan, ez dakit, han enterau nintzan nolan fusillau zuten Lauaxeta.
Dokumentuaren akzioak