Julio Sarasuaren atxiloketa; kazetari-trukea
Gerra zibila Euskal Herrian. Julio noiz harrapatu zuten. Preso egon zen 16 hilabete inguru, heriotza-zigorrarekin. Puerto de Santamaría; Sevilla... Heraldo de Aragón-eko kazetariekin trukea egin zenean askatu zuten. Alemanen okupazioa. Gerra ondorengo urteak. Martutene. 19 urte zituen eta beharbada horregatik onik irten zen guzti hartatik.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Eta gero gu erori giñan. Duesuan…
– Gero zuek?
– Gu gero. Duesuan. Eta hango penak ez zekan akaburik. Eta nik petiziñua euki neban "pena de muerte", baiña gero hogeta hamar urtera jetxi esten. Han egon nintzan urtebete pasau, han egin neban hamasei-hamazazpi hillabete. Eta handik Puerto de Santamariara. Gero handik Sevillara, handik Ondarretara eta atzenengo kanjia, kazetarixena, izan zan guria, eneruan 4an, 1939xan. Eta zelan... Franzian geuazela, ba, Barzelona erori zan, hartu zuten faxistok. Bestela Barzelonan bigarrengo aldiz hartuko giñuezen prisionero!
– Eta zenbat urte egin zenituen kartzelan azkenean?
– Azkenian nik egin nittuan, ba, hamazortzi hillebete edo hemeretzi hillebete. Eta eskerrak. Eskerrak gure agintarixeri kanjia euki genduan. Guk bederatzi hamenguak atera giñan eta faxistak, ‘Heraldo de Aragon’kuak beste bederatzi.
– Bestela, auskalo zer pasako zen, ezta?
– E?
– Bestela, auskalo zer pasako zen.
– Ba pentsau [...]. Eta gero, handik pixkatera, Alemanak sartu ziran. Eta haren okupazio guztia be han pasau neban. O sea ke…
– Ze historak, e!
– Historia luziak. Gero hona etorri eta takian-potian Martutenera. Bai.
– Baina, bueno, behintzat, "pena de muerte"tik libratu zinen.
– Ba. Hori segiduan, segiduan.
– Segituan lortu zenun.
– Hori zan "petición fiscal", zan hori. Eta gero jetxi esten sentenzia, "30 años y un día". Hogeta hamar urte.
– Eta hori dena kazetari lanak egiteagatik?
– Bai. Nik uste dot ni salbau nintzala gaztia nintzalako, hemeretzi urte nekazelako. Aitzen dozu? Eta gero herriko informiak be… Oindiokan urte gehixago euki banittuan, gehixago maleauta edo –ez dakizu?–, batzuendako. Baiña suertia euki neban.
Dokumentuaren akzioak