Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lauaxeta, langile nekaezina

Lauaxeta nolakoa zen: gizon langilea; zintzoa...


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Orduan Lauaxetaren garaiko oroitzapenak gogor samarrak dira guztiak ere, baina gizon haundi bezela gogoratzen duzu orduan hura, ez?
– Gizona, gaiñera, espillo bat. Espillo bat danondako. Neretako izan zan ha… Sakramentuak esaten dabe "inprime carácter". Ez dakizu? Berakin tratua horixe zan. Nik... Neretako maixorik haundiña euki dotena bera izan da.
– Langile haundia.
– Langille haundia, langille haundia! Sarri gelditzen giñan berandura arte edo, ezta? Eta inprentara, Grijelmo-neko inprentara jun eta buelta ein eta beti argixakin han, lanian. Beti, beti, beti. Danak hartzen zittuan, bisitta guztiak. Daneri laguntza: preso eguazeneri be bai, faxisteri be, famelixak etortzen jakozen eta. Zelan famia ekan gizon onana, ba, danak beragana joten eben. Danak beragana.
– Eta hala ere, gainera, denbora zeukan poesia idazteko eta nola!
– Honbre! Orduan izaten zan… Zegonik be ez, e! Sarri egoten zan... zu, halan zegonian, "en trance poético" deitzen netsan nik, e! Egun bixan “egunon” eta “egunon” ta gehixago ez estan esaten. Eta ekagun mahai haundi bat, erdixan huekuakin, bata bestian aurrian egoten giñan lanian. Aitzen dozu? Horrek mahaixok erdixan zulua dakenak?
– Bai.
– Ba bata alde baten eta bestia bestian. Sarri pare bat egunian, "en trance poético" eguanian, “egunon” eta “agur” bakarrik.
– Besterik ez zuen esaten?
– Ez. Ha beste mundu baten zeon. Beste mundu baten zeon. Eta gero, horixe. Neretako izaten zan erregalorik haundiña: “Julio, guaziak kalera bueltatxo bat egittera”. Eta orduan zan "la hora de las confidencias". E? Orduan bai. Orduan izaten zan... Gaiñera, beran... erderaz "pudor" esaten dana be holan egitten [...]. Gauza intimuak-eta kontatzen zittuan. Neretako, lehenago agertzen ziran, ba, [...] "mi personaje inolvidable", haxe izan da neretako ha, Lauaxeta.
– Oraindik ere gogoan daukazu.
– Beti, beti.
– Oroimenean daukazu.
– Beti, beti.
– Ikusten dugu. Orduan zuk hemeretzi urte. Eta berak, Julio?
– Berak eukiko zittuan orduan 32 edo. Ez?
– 32 urte?
– Ez dakitt, e!
– Egia esan, ez ditut kontuak atera eta ez dut begiratu noiz izan zen fusilatua, egia esan. Bainan jakiteko, gutxi gorabehera. 32 urte edo hola.
– Nik emoten netsazen, e! ez dakitt, e. Neretako nausixa zan. Akaso 29 ekazen, baiña neretako hortxe, hogeta hamar pasauak eukiko zittuan. Neretako, e.
– Ya, ya. Ba oso interesgarria izan da, e!
– E?
–Julio, oso interesgarria dela hau, e!
– Bai, bai, bai. Neretako bai behintzat, izan zan.
– Bai, bai.

Dokumentuaren akzioak