Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

`Gudari´ aldizkaria; Eusko Jaurlaritzako kontseilariak

Gerra Zibila Euskal Herrian. Espinosa (Osasun Kontseilaria) nola harrapatu zuten. Jose Antonio Agirre; Pedro Basaldua (Agirreren idazkaria). Carlton hotelean zegoen Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Beste kontseilari batzuk: Toyos...


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Eta Espinosaren inguruko berririk baduzu zuk?
– Aiba! Espinosa gizajua! Joe... Traiziñua egiñ etsen Zarautzen abioiakin. Jolin! Ha zan "Consejero de Sanidad", zan "Consejero de Sanidad". Eta jun zan Iparraldera –bueno, Frantziara jun zan–. Eta beran gestiñuak egiñ eta gero, hartu zuen abioi hori berriz eta pilotuak traiziñua egiñ etsan eta Zarauzko plaian aterrizau zan. Afusilau eben.
– Eta hor harrapatu zuten, ezta?
– Hor harrapatu zuten, bai, bai.
– Izan zenuen berarekin kontakturik?
– Nik ikusitta bai, porke ni juten nintzan gero... Lauaxeta erori zanian, honek Ajuriagerrak esan estan nere zuzendari berria Periko Basaldua izango zala; zan Jose Antonio Agirren "secretario particular", Pedro Basaldua. Eta ha Carlton-ian eguan, klaro, Jose Antoniokin. Eta nik zenbakiko kolaborazio guztiak eta danak nekazenian juaten nintzan, maketia egindda, honegana, Pedrogana. Eta [joten neban] astian bi aldiz. Carltonian. Eta han egoten ziran konsejeruak. Batzuetan izaten zan, ba, Toyos, edo bestian Espinosa, eta asko, asko.
– Eta han ezagutu zenuen zuk?
– Ba [...] ta agurtu bai, baiña berakin ez nun euki hartu-emonik.
– Harreman handirik ez zenuen eduki.
– Ez, ez neban euki, ez. Banekixan gizon on-ona zana. On-ona. Perikok neri, konsejeruen gaiñian, Pedro Basalduak esaten estazen gehixen. Harek danekin ekan hartu-emona, Jose Antonioren sekretarixo partikularra zan ta. Eta horrek danok ezagutzen zittuan. Haretxek emon estan neri izparra lehenbizi, Espinosa nolan erori zan.

Dokumentuaren akzioak