Txirrindularitza munduarekin lehenengo kontaktua
Behin Hendaiatik Pauera joan zen bizikletan eta txirrindulari batzuekin elkartu zen. Txirrindulari ona zela eta lasterketan parte hartzera animatu zuten. Lehenengo lasterketan parte hartu eta irabazi egin zuen gainera. Etxean ez zitzaien gehiegi gustatzen Juanito lasterketetan aritzea eta ondorioz txirrindularitza uztea erabaki zuen. Garaiko beste kontu batzuk ere gogora ekartzen ditu.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Eta han be bizikletia gustau egitten jatan. Eta behin, holaxen, jun giñan bizikletan, zerera juan giñan, a Pau. Eta bizikletan. Eta bueno, ba, juan. Neu be bai, konforme. Eta bizikletan goiazela, ba, han korredore bat juntau zan gurekin eta ikusi estan harek... ikusi niñuan zelan ibiltzen nintzan [...]. Eta esaten desta: “Hi, hi", franses esan estan eta nik orduan pixkat aitzen neban. Esan estan: “Hi, hi. Parte hartu bihar dok karreretan”. Eta badakizu: “Lagaidak bakian”. “Bai, gizona, etorri hari eta etorri”. Eta holaxen parte hartu neban. ETa gero [...] egin estezen jaramonak, egin estezen papelak eta gauzak arreglau esten eta hasi nintzan, ba... Lehelengo karreran egin eben, ba, bastante karrera luzetxua zan: ez dakit [nora zan], ba, 90 kilometrokua-edo zan, eta egin neban eta, nundik nora, nik karreria irabazi! Neuk ez neban sinisten nere buruakin.
– Eta zan korritzen zenuen lehenengo karrera, ezta?
– Lehelengo nere bizi guztian. Karrera moduan, lehelengua. Eta gero han egon zan "contrarreloj" Hendaia-San Juan de Luz, San Juan de Luz-Hendaia, eta han egin neban hirugarren. Eta gero beste karrera baten be bigarren egin neban eta beste baten lau ta... Eta etxian, ba, arrebia hasarre eta... ez zan gustatzen holan ibiltzia ta... Eta ez dakizu? Gaiñera, gu han refujiauak giñazen eta ez giñazen… eurak ez zeren itxuria pozik edo, nik ez dakit ze pasau zan. Nik, bueno, esan neban: “Ez noia gehixago parte hartzera”. Gero handik kantuan hasi nintzan eta Franzian, Hendaian, egon nintzan hiru urtian eta pozik.
Dokumentuaren akzioak