Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizikletagintzaren garrantzia Eibarko ekonomian; txirrindulari eibartarrak

Txiki-txikitatik izan du txirrindularitzarako zaletasuna. Aitak berari eta anaiari GAC bizikleta erregalatu zien. Gerora etorriko ziren BH, Orbea... Eibarren, eskopetagintzak eta bizikletagintzak garrantzi handia izan dute beti. Eibarren bizikletak egin bai, baina txirrindulari gutxi atera direla dio. Gerra aurreko txirrindulari ezagunak Eibarren: Felix Gojenola, Mardaras...


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Hala ere, Juanito, ikusi dut txiki-txikitatik izan zenuela zuk bizikletarako afizioa. Ez?
– Asko. Nik beti.
– Eta hori zergatik zen? Eibarren halako giro berezia zegoen ala zuk eduki zenuen afizioa?
– Bai. Orduan ba… Ni… Gerra aurrian, ba, bizikletak egitten hasi zan –gaiñera nere aittak erosi estan– Bicicletas GAC. Haixe izan zan lehelengo fabrika Eibarren hasi zana. Eta aittak haixe erosi estan errege egun baten. Granuja nintzan. Neri eta nere anaiari, bizikleta bat bixondako. Baiña nik afiziño gehixago nekan anaiak baiño eta han ni ibiltzen nintzan. Bueno. Orduantxe hasi zan bizikleta egitten. Gero, gerra ostian, bueno, gerra ostian, etorri zan hau jokeriau: Orbea be hasi zan, BH hasi zan… Eta Eibarren egozen, ba, fabrika mordua. Bueno, fabrika mordua… Akzesorixo zelan esaten dan euskeraz ez dakitt, baiña bizikletiandako: batak pedalak egitten zittuan, bestiak erroberak, bestiak egitten zittuan kuadruak, bestiak… Eibarren zulo guztietan bateron batek, batak edo bestiak, zegozer egitten eben bizikletiandako.
– Eta jende guztiak ere izango zuen Eibarren bizikleta orduan.
– Baaai. Orduan, orduan izan zan, Eibarren mundu gehixena-gehixena bizi zan eskopetiakin eta bizikletiakin.
– Eta mutikoentzat, beraz, deportea egiteko aukera on bat. Eta ziklistak ere aterako ziren horrexegatik hemen.
– Ez, hamen ez da egon askorik. Orduan, gerra aurrian, gerra aurrian, nik ezagutzen nittuan –ni granujia nintzan eta–, nik gerra aurrian hemeretzi urte, hamasei urte, hamazazpi urte nekazen, baiña orduan ezagutzen nittuan Eibarren Felix Gojenola, Mardaras, `Basarri´ eta beste holakotxe... Baiña Eibartik ez dau urten ziklistarik. Bizikletak egin, bai. Egin artalen moduan, garixan moduan egitten ziran bizikletak. Baiña ziklistarik ez eban urten.

Dokumentuaren akzioak