Juanito "Txoko" eta Frantziako Tourra
Frantziako Tourra. Juanito Espainiako Itzuliko antolakuntzarako datuak jasotzera joan zen Frantziara (antolakuntzaren inguruko zehaztasunak eta abar). Hasiera batean lasterketa 4 egunez jarraitzeko baimena eman zioten; gerora, Tour osoa jarraitzeko aukera eskaini zioten. Pare bat anekdota kontatzen ditu. Italiako Giro-an, Marokora Itzulian ere parte hartu izan zuen. Guztira 21 urte egin zituen moto gainean txirrindulari lasterketak jarraitzen.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Geroxeago bueltatuko gara "Subida a Arrate"ra, Juanito. Baina nahi nuke buelta handiagoez hitz egin. Pixka bat hitz egin dugu Espainiako Vueltaz eta Tourrak ere egin dituzu, Frantziako Tourrak, hiru. Gaur egun askotan aipatzen da, ranking bat egiterakoan, aurrena Tourra dagoela, gero Giroa eta hirugarren tokian Espainiako Vuelta dagoela. Garai hartan zer diferentzia zegoen Tourraren eta Espainiako Vueltaren artean, Juanito?
– Bai, bai. Neretako bai.
– Organizazioan eta…
– A! Tourra?
– Kontaidazu zer diferentzia zegoen.
– Tourra asko. Neri "Vuelta a España" baten Bergaretxek esan estan –direktoriak, "Vuelta a España"kuak–: “Hi, "Vuelta a Francia"n hartixaz datuak zelan juaten diran abituallamentukuak, zelan juaten diran hónek mekanikuak, zelan juaten diran. Ekipajien trasladuak-eta zelan egitten dittuen”. Eta ni juan nintzan notak hartzen. Pixkat alkahuete moduan juan nintzan, baiña...
– Ikasteko.
– Ikasteko eta ekartzeko hona hango jaramonak, hango zerak zelan egitten eben. Zegaittik ni… Lehelengo esango dot, gaiñera, ze indar zekan "Vuelta a Francia"k. "Vuelta a Francia" zan neretako… Lehelengo jun nintzanian motuan, nik entzun neban, erderaz esaten dan moduan, “El primer español que viene a la vuelta Francia en moto”.
– Zu zinen hori?
– Holan esaten eben. Nik ez dakitt, holan esan esten. Periodistak be esaten esten horixe, egixa zala. Lehelengo urtian, esango dot hau… Ze indar dakan ointxe konturatuko zarie entzutzen zagozienak, danok, radio-oyente guztiok. Jun nintzanian emon esten lehelengo egunian lau egunerako [baimena] bakarrik. Sekretarixua zan Garnault eta harek, horrek sekretarixuak, Garnault-ek, emon estan lau egunerako. Eta nik esan netsan: “Baiña lau egun, zelan baiña?”. Eta etorri nintzan [...]. Kartak eta hartu zittuen, "Vuelta a España"ko zer guztiak eta federaziñotik eta nere esaerak eta informe guztiak emon zittuanak. Lau egunerako. Pasau ziran lau egun, laugarrengo egunian, laugarrenian, motuan nindoian, eta karreran eta. Baiña lehelengo egunian, esango dot daneri: hau da karreretara juaten dan personia, Kuidau haundixa euki dabela, bai motuan juten bada, bai kotxian juaten bada. Zegaittik ni han, hasi nintzanian lehelengo etapan "Vuelta Francia"n bildurretan juan nintzan. Hori. Asko ibillitta nenguan, baiña bildurretan, eurak gehixago ziralako. Baiña nik bigarrengo egunian esan neban: “Hónek ez dittuk ni baiño gehixago. Ni baiño gehixago ez dittuk hónek”. Hasi nintzan barrura sartzen eta "ra" eta bestia eta pelotoia pasau eta bestia, eta esan neban: “Ene! Hónen beste banok ni”.
– Bigarren egunerako jada etxean bezalaxe, ezta?
– Ya pentsau neban euren beste gizon nintzala. Eta holaxen. Egixa da hori. Laugarrengo etapan etorri jatan hori, sekretarixua, Garnault. Etorri jatan eta lepuan jo niñuan. Bera be motuan juaten zan. Etapa holan gatxak ziranian bera motuan juaten zan batzuetan. Etorri jatan eta esan estan: "Motard...". ["Motard"] ez, esan estan, franses esan estan –nik orduan franses pixkat egitten neban– eta esan estan: “Motard espagnol, [al finir l'étape vou allez a la permanent]”. Esan estan: karreria akabatzen, etapia akabatzen zanian, pasatzeko "oficina permanente"tik. Ofizinatik pasatzeko. Eta, bueno. Orduan txofer juaten zan, ‘Correo Español’eko txofer, juten zan Arrien, Gernikakua. Eta Arrienek lagundu estan. Eta... Dioni Arrien zan. Harek lagundu estan. Nik plakak kendu kotxiari, motuari eta negarrak urtetzen estan. Eta han Dionik esaten estan: “Benga, Juanito, trankil, trankill. Hórrek gauzok [...]. Vuelta a Francia hauxe dok”, eta bestia. Eta, ene! Negarra. Egixa da hau e! Negarra, malkua, penaz. Jun nintzan hara ofizinara eta egon nintzan han zain eta zain eta zain, leluan moduan, eta halako baten ikusi niñuan horrek, Garnault-ek, sekretarixuak, eta: “Eee! Viens ici! -esan estan- Etorri hona, hona etorri hari, etorri hona. Pasau hona, pasau hor barrura”. Eta pasau nintzan barrura eta esan estan –han zegozen lau gizon eta esan esten ia pozik nenguan "Vuelta Francia" segitzen eta bai, pozik nenguala. Eta ia pozik hartuko neban, karrera guztia akabatzia nahi neban. Ene! Zerua zabaldu jatan.
– Egundoko loteria tokatu orduan!
– Bueno. Neri orduan emon baesten esku baten 10.000 duro, 20.000 duro, eta ha plaka beste eskuan, nik plakak hartuko nittuan . Hori egixa, e! Eta esan estan: “Badakizu zegaittik emoten detsuguzen hónek?”, franses esan estan. “Badakizu zegaittik emoten detsugun? Zu ez zara konturatu, zuri egon dira beste motorista bi zu zaintzen, ia zelan ibiltzen zaran, zer egitten dozun karreran. Eta hárek ekarri dabe zure informe onak. Eta horregaittik emoten detsuguz karreria segitzeko papel barrixak eta plaka barrixa”. Ene. Urten neban handik… Zuek badakizue zer dan zerua edo… Zer esango detsuet zueri, entzutzen zagozien guztiori? Zuri notizia on bat emoten detsuenian poza hartzen dozu, ezta? Ba nik orduan hartu neban zuk hartzen dittuzun pozak hamar bidar gehixago. Eta egixa da. Hónek barru-barrutik esaten dittut gaiñera. Holaxen. Gero, hurrengo urtian juan nintzanian, nahi zesten ipiñi ezta ezer be. Eta gero, urtiak be aurrera, eta hirugarrena egin neban. Eta gero 62ra juan bihar nintzala eta ez dakizu? Urtiak. Eta motuan hainbeste… Gaiñera salidara motuan juan eta Parisen akabau eta Paristik etxera, Eibarrera, eta hainbeste egunian karreran eta beste buelta bat! Juan Algecirasera motuan, eta pasau estretxua eta Casablancara eta egin buelta, hogei egunian buelta, Marruecos eta Rabaten akabau eta Rabatetik berriz Ceutara eta Ceutatik puertua, estretxua, pasau eta Algecirastik Eibarrera. Badakizu, motuan eta. Baiña ibili nintzan 21 urtian motuan.
Dokumentuaren akzioak