Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emakumezkoen Arrateko Igoera

Emakumezkoen lasterketa bat egin nahi izan zuten, baina debekatu egin zieten.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Juanito, eta badakit nesken, emakumezkoen karrera bat egin nahi izan zenuela, baina Pilar Primo de Riverak, nonbait, ezetz esan zuen, emakumezkoak ez zituela nahi praka motzetan ikusi.
– Ez jata gustatzen gaizki esatia iñogaittik, baiña ez zan portau ezer be ondo.
– Baina orduan ba al zen emakumezko ziklistarik? Ibiltzen al zen?
– Bai, baeguazen. Franzian eta.
– Hemen ez, ezta?
– Bai, bai. Hamen be ibiltzen ziran. Baiña hamen hónek, zer "femeninas" –zelan zan hori?– "las FET y las JONS" eta ez dakit zer zan. Ha zan hango zer hori, jefiori. Harek esan eskun. Guk federaziñuan egin genduan eta ha sartu zan artian eta harek esan eskun ezetz. Ezetz, andrak ezin dabela bizikletan parte hartu eta. Guk nahi genduan zidarreko… bueno, "bodas de plata" "Subida a Arrate"kuan nahi genduan egittia jubenillak: egin genduzen. Afizionauak: egin genduzen. Beteranuak: egin genduzen. Profesionalak be egin genduzen. Eta nahi genduan bosgarrengo karreria andrena egittia. Eta ez zeskuen laga, ez gure gogua ez zekagulako, baiña ez gendun egin. Baiña egin ziran beste guztiak.

Dokumentuaren akzioak