Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Klub Deportiboa vs "Club Ciclista Eibarrés"

Eibarko Klub Deportiboa eta "Club Ciclista Eibarrés"; batak Arrateko Igoera antolatzen zuen eta besteak "Bicicleta Eibarresa". Bi elkarteen arteko harremana ez zen batere ona; batzuek dirua irabazi eta besteak galdu egiten zutela esaten omen zuten. Deportibokoek dirua batzeko postulazioa ere egiten hasi ziren.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Bueno, Juanito, oraintxe denbora erabat aurrera doakigu eta azken bi galderetan sartu behar naiz. Eibarren bi zineten, "Club Deportivo" Arrateko "Subida" antolatuz eta "Club Ciclista Eibarrés", zuek baino geroago sortu zena, hamaika urte geroago, eta Euskal Bizikleta –garai hartako "Bicicleta Eibarresa"– egiten zuena. Elkarren artean zer moduz konpontzen zineten Eibarko "Club Ciclista" eta Eibarko "Club Deportivo"kook? Ondo konpontzen zineten ala bazegoen zuen artean Bahamontes-Loroño antzeko pikerik ala nola funtzionatzen zenuten?
– Ez, ez zekan, ez zekan zerikusirik Bahamontes-Loroño. Pasatzen zan eurak egitten eben "Bicicleta Eibarresa" eta guk egitten gendun "Subida Arrate". Eta eurak, nik ez dakitt zegaittik, baiña esaten eben dirua galtzen ebela eta guk "Subida a Arrate"-n dirua irabazten genduala. Eta nik, egixa esanda, hainbeste urtian egon gara eta, gaiñera, komisiño ziklistak eta hórrek egin dittugun zer guztiak, guk egin dittugunak, lan guztiak, eta batak emonda… Gaiñera, esango dot, orduan ez eguan "Gobierno Vasco"rik eta ez eguan telebisiñorik eta ez eguan ezer be. Zeguan… radixua eguan bakarrik. Eta akabo! Eta periodikuak. Eta guk dirua topatzen genduan, hórrek, jente guzti hori, ekartzeko. Eta hori, korredore famatuok ekartzeko egitten genduzen esaten dana bihotza eta estomagua eta dana bat. Egitten gendun "tripas corazón" esaten dan moduan horra llegatzeko. Gero postulaziñua hasten zan. Postulaziñuan nik… Nere alabiak hor daka pastelerixia, Barrenetxenekua, zerian, Donostian. Ha alabia eta beste alaba bat eta lagunak eta hárek egitten eskuezen banderitak. Orduantxe pentsau neban postulatzia karreteran eta harek postulaziñuak laguntasun haundixa emongo eskula. Eta orduan duro bat kobratzen zan, nahi dabenak emotia. Eta banderitak ipintzen genduzen: "Club Deportivo-Subida Arrate", ezta? Eta, gaiñera, esaten eskuen, orduan denporan esaten eskuen: “Kotxiak bandera nazionala eruan bihar zeban”. Bandera nazionala? Aiba! Guk karreria egitten gendun eta guk ez genduan nahi. Guk… Guretako zan karreria eta akabo! Klub Deportibua eta Eibarkua. Eta akabo!

Dokumentuaren akzioak