Azitaingo eliza; serora lanak
Lehen egunero egoten ziren mezak Azitaingo elizan, orain larunbatetan eta igandetan bakarrik, hiletaren bat ez badago behintzat. Arrazola baserrian bizi izan zen, baina azken 35 urteetan Azitainen bizi da. Seroraren lanak: argitakoak batu, kanpaiak jo...
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Hainbeste urte hor, e?
- Hainbeste urtian badakizu zenbat gauza pasauko jatan? Baiña ez jata akordatzen!
- Adibidez, elixan zer egitten dozu? Egunero juaten zara elixara?
- Egunero ez. Oin egoten da, ba... Lehen egoten zan mezia ixa egunero eta oin zapatuetan eta domeketan.
- Gehixago ez dago ezer?
- Eta gehixago ez da egoten entierrua ez badago, [holan] ez badao, ez da egoten. Eta holan entierruak edo baten batek zertzen badau, ba, hona esaten dabe. Ta gero hamendik nik dirijitzen dot, ba, abadia. Entiarruagaittik edo batagaittik edo bestiagaittik.
- Eta zu zer bizi izan zara, beti Azitaiñen?
- Hamentxe.
- Hamen beti?
- Bai. Lehen zerian bizi giñan, Arrazolan, Salbadorretik behera, bestekaldera. Txontatik juan eta bestekaldera.
- Baiña hori zer, basarriren batian edo...?
- Basarri batian. Eta oin hogeta hamabost urtian-edo hamentxe. Ni beheian eta semia eta honek goixan.
- Ta oin kanbixua barrixuak, ez? Dana barriztuta dago. Zelan hobeto, lehen ala oin?
- Ba, ez dakit ba, e! Lehen trankillago eta oin, ba... oin gehixago eta argixak be ipinitta eta, ba, hobeto oin, ezta? Baiña lehen, ba, trankil-trankil, ez dakizu? Lehen trankil-trankil, bai.
- Eta, orduan, elizan ze gauza egitten dittuzu?
- E?
- Elizako egun baten ze ekintza egitten dittuzu?
- Elixan?
- Bai, ze gauza egitten dittuzu?
- Ba argittakua batu eta jentia datorrenari atendidu, ta atia zabaldu eta itxi, eta argixak emendau, eta kanpaiak jo eta, ba, holakotxe gauzak, holakotxe gauzak.
- (senidea): Sakristana.
- E?
- (senidea): Sakristana.
- Bai. Bateron batek egin bihar dau eta...
- (senidea2): La celebridad [del barrio].
- Neu ipini niñuen ta neu!
Dokumentuaren akzioak