Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztetan, iluntzerako etxera

Gaztetan, iluntzerako etxera bueltatu behar, bestela gurasoen errieta jaso behar. Hiru ahizpa dira, baina bi adinez oso gertukoak eta elkarrekin ibiltzen ziren. Bera oso beldurtia zen gauez baserrira bueltatzeko.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Gaztetan denporan, ba, illuntabarrerako etxera. Bestela aittak eta amak, bueno! Ixe, illundu... illunakin batera. Aiztia eta ni eta beste aizta bat neri segitzen destana. Hiru gara. Baiña bestia asko be gaztiagua. Eta gu bixok, ba, hutsan aldekuak eta beti alkarrekin ibiltzen giñan. Juaten giñan erromerixara eta bixak billurtixak, eta bueno, billur batekin etxera! Mendira juan bihar, gaiñera! Eta, bueno, ze bildur eruaten genduan guk bixok! Nik, hala be, bueno, desastria, e!

Dokumentuaren akzioak