Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elgoibartik oinez zetozela, bidean pasatako ezustekoa

Garai batean bideak lasaiagoak ziren. Behin Elgoibarko baserri batetik Eibarrera oinez zetozela bidean pasa zuten ezustekoa.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Orduan, ba, trankil-trankill ibiltzeko moduan eguan, baiña oin ezin leike lehengo moduan. Orduan ez eban iñok be urtetzen eta ezer be ezer be ez, e! Zenbat bider juaten giñan etxera eta sekula be ez eskuen iñok be urten. Baten zerian... nere gizona [ez zan juan] eta hori soiñujolia da, hor egon dana, oin lagata dao aspaldixan, baiña... Eta soiñuakin juan giñan. Eta urten eskuen, besteren bat giñalakuan. Ba, orduan automobillik be ez eguan eta hori zala badia igual, e, berrogei urte bai. Eta bagatoz bixok, eta horrek soiñua lepuan eta etxera Elgoibartik. Elgoibartik oindio goratxuagoko basarri batetik. Eta dza! urten eskuen. Txistua jo etsen alkarri eta, dza! urten eskuen Elgoibarko hor bidian. Ene! Guk pasau genduazen orduan estuasunak! Bixok!
- Lapurrak urten?
- Besteren bat giñalakuan itxuria.
- Beste...?
- Beste bat giñalakuan gu. Pentsauko eben, ba, eren bateron bat zala. Eta gu ikusi ginduzenian, dza, geratu ziran. Eta gure bildurra! Ha zan bildurra! Baiña zenbat holakotxe bildur pasau! Gero, gaiñera, illunduta eguan orduan. Bueno, berandu, gonbidau egon basarrixan ta! Eta etorri giñan etxera eta... Bueno, ez giñan atrebitzen bidetik be juaten. Eske atzian-atzian, atzian-atzian etortzen ziran eta. “Ai – nik esaten neban– Maaltzara juaten bagaittuk, ba, Garitano-ta han ezaunak eta haretxeri deittuko jetsegu”. Baiña, illunduta, berandua, ta ez giñan atrebidu han be deitzen. Eta gero: “Azittaiñera juango gaittuk eta Azittaiñen deittuko juau”. Baiña berandua zan eta ez giñan atrebidu hor be deitzen, molestatzia zala ta. “Oin juango gaittuk, ba, erreka-zulorik erreka-zulo". Baiña erreka-zulo batetik juan giñan gure etxera, basarrira; bidian urten egingo eskuela bai, eta erreka-zulotik. Okerreko bidietatik. Bueno! Hori eta ni, ene!
- Semiakin?
- E?
- Semia?
- Bai! Zenbat holako estuasun pasauta! Desastria! Bai.

Dokumentuaren akzioak