Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Goizean goiz hiletara zihoazela pasatako beldurra

Bera beti izan da beldurtia gauez ibiltzeko eta ahizpa ere bai. Gerra sasoian euren etxean egon zen gazte bat hil zen gerraostean Soraluzen. Goizeko zortzietan zen haren hileta eta farola hartuta abiatu ziren. Baina negua zen eta berehala ilunpean geratu ziren haizearekin eta euriarekin farola itzali ostean. Txakurrak atzetik ukitu zuen ahizpa eta bide osoa beldurtuta egin zuten, norbait zebilelakoan.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta gero, ba, ni kobardia izan naiz beti ibiltzen ta, gabian eta, baiña kobardia! Eta gure aiztia be bai. Eta bi kobarde pentsaizu zelan ibiliko giñan!
- Edozein txorikin be ohiua, ezta?
- Bai, edozein... zarraparriak be pub!, ta jo ta geratu.
- Bai, eske hor daon isiltasunakin...
- Beste baten, Elgoibarko bat, edo.... Plaentxiako bat hil zan. Gerran gurian egondako... gazte-gazte hil zan, hogeta bost urtekua. Eta entiarrura jun bihar genduan, eta orduan... Gerra ostia ensegida zan eta orduan ez eguan ez automobillik, eta ezer be, ezer be, ezer be ez. Eta juan bihar genduan oiñez, eta eguan zortziretan entierrua, pentsaizu! Goixian. Eta esaten desku amak eze: “Hartuizue farola”. Farola badakizue zer zan?
- Bai, bai.
- [...] farol bat. Eta eurixa zan. Eta zan cuatro de diciembre, eta amak esan eskun: “ Hartuizue bai, farola eta juan zaittie farolakin”. Aizta bixok, ni eta gaztena. Eta txakurra beti solte egoten zan gurian. Eta bagatoz eta hartu dogu farola eta haixiak eta eurixak, jo-ta segiduan, etxetik beheratxuago, illunian geratu giñan. Linbo, e! Eta: “Ene! Topauko ete jonau bidia?”. Baiña hain eguan illun... baiña juan egin bihar genduan derrigor. Erropak alde batian jazteko kalian, zapatak... Eta bagoiaz goittik behera eta gure aiztiak esaten dau eze: “Ai! Atzetik oratzen jestene!” Eta: “Ba etorri deilla aurrera! –nik estuasunakin– Etorri deilla aurrera atzetik oratu barik”. Eta txakur iñuzentia! Bajatu giñan honaxe behera, bai? Baiña bidian ze estuasuntzuk pasauta? Beti txakurrak, ba, karizia egittera koittauak, aiztiari atzetik oratu egitten etsan. Bueno, oratu edo zertu. Eta bateron bat zalakuan etorri giñan, Baiña sano, e! Guk pentsatzen genduan, ba...! Txakurrak horra behera lagundu eskunian eta txakurra ikusi genduanian, bueno, jo-ta zapatia jaurti gentsan amorruakin. Bai, holaxen. Gero, juan giñan oiñez atzera Plazentziara. Gero handik basarrira, eta gero handik zerera, atzera entiarrura behera.

Dokumentuaren akzioak