Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amak Arrazola baserrian taberna jarri zuen

Soraluzetik euren etxe ondora herrirako ura ekartzeko tunela egin zutela kontatzen du. 1955 ingurua izango zen. Jende asko etorri zen hura ikustera eta orduan pentsatu zuen amak etxean, Arrazolan, taberna jartzea. Bera eskolan zebilen orduan, baina ez zuen eskolarako zaletasun handirik eta pozik hartu zuen albistea.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Gu Salbadorren onduan bizi giñan, Salbadortik beheratxuago. Eta gero tunela hasi zanian...
- Ze tunel, hau, Maltzagakua?
- Ez, tunela dago Plazentziatik eta gure etxe ondora. Ebai eben azpittik, baiña ez dakit zenbat kilometruan! Eta orduan, ba, dana jentia etortzen zan ikustera. Eta esan eskuen enee, ipintzeko tabernia eta ipintzeko tabernia. Eta, ba, gu, aizta bixok eskolan gebizen. Eta gure amak esan eban: “Bueno”. Nik, gaiñera, afiziñorik be ez nekan, e? Bildurra emoten estan, edo... ez nekan ha fazilidadia, ez dakizu? eskolarako. Eta nik... Gure aiztia pozik juaten zan, baiña ni beti eskolara... penaz beti. Juan nahi ezta. Eta gero amak hori esan eskunian, ba, pozik. Eta gero tabernia ipini genduan eta hantxe segidu gentsan, tabernan.
- Ze tunel zeguan ba? Ze tunel pasatzen zan?
- Urana, urana. Eibarrerako ura. Plaentxiatik. Plaentxiatik ekarri eben, baiña ez dakit zenbat metruan, e! Metro askuan azpittik.
- Ura?
- Ura ekarri eben. Ba, oin zenbat urte? Berrogeta... cincuenta y cinco o seis edo...
- Ur korrientia, ezta?
- Bai, bai, bai. Ura, herrirako ura, herrirako. Eta gero hortik Iragorrira, eta gero Iragorrittik deposittuak dare oin, ba, ura zabaltzeko. Bai. Eta halaxen orduantxe geratu giñan, ba, hantxe. Eta kitto. Kitto gehixao.
- Eta jentia juaten jatzuen tabernara?
- Asko, asko juaten zan. Asko, asko.
- Salbador [...]?
- E?
- Salbador ondoko [...]?
- Ez, Salbador ez, Arrazola.
-Bai, bai, Arrazola.

Dokumentuaren akzioak