Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jai egunetan mendira eta dantzara

Urkira, Eztiagara, Arratera, Elgetara, Kalamura... Mendira asko joaten zen igandeetan. Ogia banatu ondoren, etxera joan lanak egin eta 3ak aldera Kalamua mendira joaten ziren. Gero, arratsalde-gau partean dantzara joaten ziren plazara; ostegun eta igandeetan.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Ta kalian... mendira-ta juaten ziñazien?
- Bai! Onbre!
- Nora juaten ziñazien?
- Urki geuria, Estixara be bai, Elgetara be bai, Arratera be bai… Kalamura be bai e? Lehelengo ogixa partidu, domekan e?, ogixa partidu ta ordu batak arte ogi partitzen, ta gehitxuago be bai igual. Etxera juan, aintxitxiketan, han be zeoze egongo zan eitteko, hartu meriendia ta hiruretan Kalamuara. Gero bajau, ta kalera; ta gabian musikara. Eguenetan be musikara. “Jueves”, eguenak eta barixakuak… o… domekak!
- Hori udan izaten zan?
- Bai, udan. “Primero de mayuan” domeketan, ta San Juanetan eguenian be bai.

Dokumentuaren akzioak