Herri-kirolak Eibarren: ahari-jokoak
Ahari-jokoa Eibarren. "Narru" baserriko ahariak, ezagunak. Herri kiroletarako zaletasun handia; jai egunetan egoten ziren horrelako ikuskizunak.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Ni orduan gaztia nitzan artian. Gero, baitta “Pelea de carneros. Había muchos encuentros no disputados en aquellos tiempos. El caporal era el carnero de Narru, del caserío de dicho nombre de Arrate-Balle”. Osea, horrek kontatzen dittuan zer guztiok.
- […] Narru?
- Bai. Asko egoten zan adari-jokua ta zera hor. Bueno, hau “plaza de toros”.
- Eta hau, ze egoten zian jaixetan, ez? Harri-jasotzailliak eta…
- Bai, bai, jaixak… lantzian behin egoten zan, ezta?
- Ta jente asko juaten zan ikustera?
- Asko, basarrittarra ta zera, jentia, asko. Ta dirua jokatzen zan, hor zeuan dirua be ta. Hor asko jokatzen eben.
- Ta ze izaten zan, San Juanetan, esate baterako? Edo San Andresetan ta San Juanetan edo…?
- Orduan baiño… osea ya… zera, San Juanetan-ta ya “más festejo”, más… zera, baiña hau serixuaua izaten zuan. Diru asko daon lekuan-ta ez jok,bihar bailerik eta zerik. Ez dakik? Horrek egun espezialak. Edo “halako egunetarako?”, “bai, halako egunetarako”.
- Eta esan dozu hori zezen plazan, ezta, gehixenetan?
- Bai, bai, horrek danok adari-jokuak eta harri-jasotziak eta hori zerori, idixen zerori ta danak hor. Hor jokatzen zuan.
- Untzaga plazan ez zenduan zuk ezautu.
- Ez. Untzaga plazan be…
Dokumentuaren akzioak