Eibarko efemerideak
Eibarko efemeride batzuk: etxe esanguratsu batzuk noiz egindakoak diren; noiz bota diren beste batzuk. 1901ean, Udaletxea egin zen, esate baterako. Zumaran dorretxea 1952an bota zuten. Ez du gogoratzen nor zen garai hartan Eibarko alkatea. Guimón alkate zeneko anekdota polita.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- 1901 aiuntamentua zertu zuan. Aiuntamentua… osea, bota hori eta ein juen subasta batzuek eta zera eta inaugurau zuan. Eta zera, ospittala be bai ta. Danak [jakaraz]apuntauta; zera, hamengo zer guztiok, etxiak eta inportantiak eta. Hori bota ebana bai, 52ian, zera, Palacio Zumaran.
- A! Bai, Indianokua.
- Orduan ez jakixat zein zeuan alkate; ez jakixat, Anitua… Guimón ez, Guimón aurreraotxuau zuan. Guimón famosua operadoria?
- Bai.
- Haren aitta alkate egon zuan. Haretxek ein juan zera. Orduan zerak… astintzia zerok prohibiduta jeuan.
- A bai?
- Bai! Halako ordutan edo halako ordutatik edo, goixian goixao edo, ez dakik? Bihargiñak juan baiño lehenao edo kalian jentia ikusi baiño lehenao. Ta beran kriadia ikusi eban ta multia. Multia emon etsan zerari, neskiari. Gero… E? Etxetik urtetzerakuan ikusiko eban ta “Multia dakazu zuk. Ejenplua ein bihar da”.
Dokumentuaren akzioak