Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelena frontoian dantzaldiak Aratusteetan

Alejandroren aita frontoiko txartel-saltzailea zen. Aratusteetan Alejandro egoten zen frontoiko tabernan garagardoa saltzen. Dantzaldia zegoenean, banderadun bezala ere egoten zen, makila batekin.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Baiña aitta zuan horko takillerua, frontoikua. Takillerua. Ta, ba, egoten nitzuan baitta zerian, aratostietan be igual, zerian, mostradorian, zerbezia partitzen. Dana zerbezia ta zera saltzen zuan karnabaletan ta. Ta gero, ba, gerotxuao, hamen ipintzen juat… egon zuan… A! “Pelea de gallos”.“Baile. Bailes el abanderado”. “Abanderado” badakik zer dan?
- Ez.
- Eitten genduan zerian, frontoian, dantzan, bailia. Baile publikua egoten zuan, ezta? Asko egoten zuan, jente asko egoten zuan. Ta, badakik, dantzan dabixak eta jentia, ba, […] beti barru… ez dakik? estutzen, bat aurreratxuao eta bestia aurreratxuao… dantzan ez juen lagatzen. Ta abanderaua, ba —neuk eitten najuan—, makilla bat, holako makilla bat metro ingurukua ta gero han lazuak, lazuak mordua. E? Kolorietako moltzo bat. Ta hareaz, ba, juaten hitzan ta “benga!”, “da!” ta atzeratzen. Ez dakik? Bai, ba, ta errespetau ein bihar izaten juen, bestelan autoridadia… Pillua han ta “benga! atzera!” ta jo makillia holan beti ta “e!”, bueno, atzeratu ta atzera be zabaltzen zan ta atzera be batzen zuan. Baiña bueltan-bueltan ibili bihar. Abanderaua.
- Eta zuk eitten ziñuan bihar hori?
- Bai. Bueno, aittan partia igual ta… Esaten [eben] “Ipini hari hor!” ta. Segun zenbat jente euan be bai ta. Ezta? Holan, barru-girua ta jente pixkat zera zeuanian, ba, koño! neri bultza ein ta… Orduan, aitta-ta jartzen zian.

Dokumentuaren akzioak