Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Etxeko ekonomia

Casa del Puebloan kafe osoa hartzen zuten askok (kafea, kopa eta purua). Etxeko ekonomia. Erropa kontuak: zapatuetan abarketa berriak janzten zituen, fraka "milrayas"-ekin. Astegunetan, oinetako zaharrak (abarketa urdinak, gorriak...).


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Kafe konpletua hartzen juen zerian —akordatzen nok—, Casa del Pebluan. Casa del Pebluan jente askok eguardixan kafe konpletua hartzen juen. Baiña hiru […] zuan: kafia, kopia eta kopia. “75 céntimos”. Zigarro-purua. Bueno, batzuek egunero be bai, ezautzen nittuan nik. Gu bertan zelan bizi giñan, ba, beti bertan geuazen, ta ezaunak. Danera be… Ba, hiru errial, zu. Baiña hiru errial irabazi ein bihar zian, e!
- Zuk bazekizun zenbat kostatzen zan hiru errial irabaztia.
- Onbre! Nik sei errial irabazten nittuan. Nik. Sei errial. Errekadista. Sei errial… sei errialian, ba, litro bat olixo euan. Litro bat olixo. Zortzi txakurrian lentejia, arroza, babia… zortzi txakurreaz. Ta abarketak be, zapatuetan barrixak abarketak. Fraka milraiasak edo, ta abarketa zurixak. Jente guztia. Zapatarik-eta ez zuan usatzen orduan. Ez zan usatzen.
- Domeketan zurixak, eta aste barruan?
- Aste barruan, ba, zaharrak, bihetza igual bistan [zeketenak].
- Ta ze koloretakuak?
- Orduan, ba, zerau, azulau izaten zuan. Azula. Zurixa zuan ez jakixat nik…
- Bai, berezixa…
- Zurixa…
- Eta kolorietakuak, holan, gorrixak edo berdiak ezautu zenduazen zuk?
- Orduan… orduan bai, gorrixak bai. Gorrixak, zurixak eta… berdiak be igual, e! Ez nok akordatzen baiña… gitxi ikusten zuan.

Dokumentuaren akzioak