Pilota Eibarren: pilotari ezagunak; txapelketak
Pilotari ezagunak: Mondragonesa, Atano, Gallastegi, Urzelai, Arriola. Tantoak oso luzeak izaten ziren (10-15 min. behar izaten zituzten). Alde handia oraingo pilota partiduekin. Sake librean egiten zen normalean. Munduko Txapelketa: Atano-Aranbillet (bi partidutara, eskuz eta trinketean).
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zuk frontoian, orduan, orduko pelotari guztiak-eta ezautuko ziñuazen, ez?
- Buenoo! Buenoo! Mondragonesa… Onbre, danak.
- Zeintzuk zian gerra aurretik holan ezaunenak, zure gazte-denporan?
- Ba, orduan, Atano, Gallastegi… Gazte-denporan. Bera be gaztia zuan Gallastegi. Gallastegik eukiko jittuk… larogeta pare bat eukiko jittuk Gallastegik, e! Bai. Ni baiño… Harek kinta… “trenta y nueve” edo izango dok. Bueno, Gallastegi gero atzenera, ezta? Baiña aurretik Urzelai be bai. Kantabr… honek zerok, Kantabria ta honek, Urzelai ta Arriola ta. Bueno, horrek antxiñakuak dittuk horrek. Horrek hamar miñutu ordu laurdenian egoten zuan tantua eitteko.
- A bai?
- Bai. “Pun” ta “pun” ta hantxe. Jugadore zerak, antxiñako zerak, ez dakizu? Oin pelotak be bizixak eta zerak, kanbixauta dao dana.
- Lehengo pelotia ta oingo pelotia, ze alde zeuan?
- Buenoo! Asko, asko, asko.
- Nik Gallastegiri berari entzunda telebisiñuan, lehengo partiduak askoz hobiak zirala.
- Hobiak? Luziauak bai behintzat!
- Gogorrauak eta… tantuak gogorrauak eta…
- Tantuak… Bai, ba, tantuak gogorrauak ez, luziauak! Esan deuat, ba. Bueno, bueno! Akordatzen nok, batek esan […] “Hi! […] atzera, honek oindio ez [jok amaittu] tantua ta”. […] difuntua. Ta “pun” ta “pun ta” pun” ta “pun” ta. Pelotak… lau-bostian erabiltzen juen. Oin rebotera-ta joten juek. Ta hori, sakia, enjeneral, libria izaten zuan orduan. Sakia. Sake librian. Ta hau, zerian… Hamen historixan bat zerian badaok, pelotako asuntuan. Hau hor zerian daok, ezta? Neri galdetu estan batek eta “bai, zertuko deuat”. “Hau ez juat sinisten” esan estan […ko] zerak, Juan Marik, lagunak, “Batek esan jestak zerak 7000 pezeta kobrau zittuala zerak, Atanok, orduan denporan, 7000 pezeta”. Ta hortxe daok zerian. Esaten jok: “El año 28 se disputaron por primera vez el campeonato mundial. Atano, como titular español, se enfrentó al campeón de Francia Aranbillet, a dos partidos, de trinquete y frontón, eligiendo como escenario ciudad de Irún y de Biarriz. […] Atano ganó ambos encuentros, extendiendo […] insospechados su primacia. Este año, 1928, fue memorable para nuestro paisano, porque marca el nivel supremo de actuaciones brillantes. Había comenzado cobrando siete pesetas por partido y ahora cobra siete mil”. Golpera, e! Baiña partidu gitxi jokatzen juan, ezin juan, eskua biguna ekan ta. Partidu gitxi. Bestiak… Oin ikusten dok Elkoro ta? Ixa egunero jokatzen jok. Bueno!
- Eta, gaiñera, eskua be ez jakue ikusten.
- Oin guante moduan.
- Lehen tako gitxiaokin jolasten zan? Edo ezer barik?
- Ezer barik. Laga be ez etsen eingo igual ipintzen! Bueno. Bueno. “Cobraba siete mil pesetas, cuando a aquellas figuras más famosas se le abonaban por partido treinta duros”. Zazpi mila pezeta horrek ta Mondragonesak, ta bai Etxabek ta bai Onaindiak eta bai estok hogeta hamar… berrogeta hamar duro, ezta? Hogeta hamar. “Treinta duros. Ciento cincuenta pesetas”! Ta zazpi mila pezeta.
Dokumentuaren akzioak