Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hileta zibilak Eibarren

Hileta zibilak goizeko seiretan edo gauez egin behar izaten ziren. Marcelino Baskaran, "cura laico"a, 1952an hil zen. "Sumendixa" baserrikoa zen jatorriz. Hil zenean, diktadurak hileta zibila egiteko baimena eman zuen. Burgos-ko epaiketak. Eibarren arazoak egon ziren eta Jauregi hil zuten.

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Hamen lehen… bueno, entierro zibila… Entierro zibila zuan, entierro zibila, osea ke — neu be juanda naok—, entierro zibila, ba, gabaz ein bihar zuan. Osea, goixeko seiretan be bai. Akordatzen nok hamentxe Calbeton-ian bat, andrakume bat edo zuan, ez juen lagatzen [gaiñera] poliziakuok eta Guardia Zibilak egoten zittuan [zertuta], ez dakik? hantxe bildurra sartzen edo, [ta bestia]. Ta hor egoten zuan hau, Marzelino Baskaran, Benignon aitta. Benigno Baskaran. Horren alabia alkatia izan zuan. Bueno. Ta hori zuan, ba, zera, “cura laico” edo esaten dana. Horrek eitten juan diskursua: “hau gizonau, hau esan jok eta hau ein jok eta merezi jok…”, euren zera. Bueno, ba, kuestiñua dok zeoze eitten zana. Ta 52ian hil zuan berau, 52ian. “[…] en clandestinidad y rigurosamente prohibido por la dictadura. El primer ser autorizado que se [… furtivo] fue al de Marcelino Bascaran “Sumendixa” —hor basarrikua zerekua zuan hori, Sumendixakua —. El primer cura… [llamado] cura. A ver si entonces […] pronunciar [al coche] fúnebre en los actos. Dicho acto cívico fue el único que se efectuó de madrugada — osea, diktadurak permisua emon etsan eitteko, egunaz — fue el primero de la dictadura que se efectuó de madrugada y portando el cadaver en una camilla”. Osea, [zera eindako]… kajarik zertu barik, kamillan eruanda zera. Zan “como… como una cosa…”, ez dakik? Kentzen, baloria kentzen. Klaro, ba, kajan “más respeto o más esto y tal y cual”. Bueno. Hau hor liburuan, zerian, Eibarko… atzo erakutsi neuan hantxe dao. Gero dakak hori: “muerte de Jauregi”. Jauregi hamen… Hor, “juicio de Burgos” egon zuan hamen zera: “Hubo en Eibar violencia como [refuerzo público]. Uno de los resultados heridos por arma de fuego, Roberto Jauregi, 21 años. Murió a los cuatro días. Entierro civil. Fue un sentido homenaje en el que apenas puo participar por estar materialmente ocupado por la Guardia Civil”. Esan gura juat hor entierro zibilan zera.
- Entierro zibilak, orduan, gerraostian be, klandestinidadian, baiña jarraittu zeben.
-Bai, bai, bai. Bestelan, ba … ze ein bihar da? Osea, esan gura juat, zelan… Gero, el año… ez jakixat ze urtetan zertu zuan hori, bat ein zibila ta…
- Lehen pareta bat zeuan bixak banatzeko, ez?
- Bai, bat azpittik sartzen zan ta bestia goittik. Bueno, goittik be ikusi dot nik sartzen. Ez jakixat behia itxitta zeualako edo, goittik egon nok ni. Goixan [...] ein ta gero behera bajatu edo. Baiña eskatzen juen, zera... eskatzen juen bat eitteko, ez dakik? Zera, hau, diferenzia ein barik, ba, “somos humanos dentro del pecado. Despues de muertos” danak berdiñak dia. Ez dakik, hori zerori? Igual, zerian, bat hiltzen bada, eta entierro zibilla ein, goixan be enterrau leikek igual-igual. Osea, dana [batendako] da.

Dokumentuaren akzioak