Gidatzen nola ikasi zuen
Gerra garaian txoferrak behar zituzten eta bera ibili zen lan horretan. Gidatzen nola ikasi zuen kontatzen du.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zu nahiko hasieratik kamioi batekin ibili ziñan, ez?
- E…
- Kamioi haundi batekin edo gero kotxe batekin, ez?
- Hori pasau zanian gero, ba, hamen zerian, ba, txoferrak bihar jittuen. Txoferra, ba... nik ikasitta nekan zeozer, zeozer… Kontatzera najoiak zelan ikasi neban. Ba, hamen Pardo… Pardo zera, dentistia; Pagaegi kalian, Pagaegin jeuan. Pardo. Ba, harek ekan Balilla bat, Balilla bat, Fiat-a, Fiat-a. 6000 pezeta balio eban orduan. 6000 pezeta. Ta hor Isasixan garaje bat; han sartzen juan. Ta enkargaua zuan harena “Txiron”, Sarasketa, Gregorio Sarasketa. Ointxe hil dok. Gregorio Sarasketa famosua dok, ba, “Txiron”. Ta [horretxeaittik], txofer… osea, zer… autuak saldu eitten jittuan ta hau ta bestia ta. Ta horrek garbittu eitten etsan zera, kotxia, ta preparau ta zera. Ta, orduan,[nobixaorrek —nobixia ekan horrek eta, …]— neri esan jestan “Hi, etorri hari hona! Neuk erakutsiko deuat zerian, txofer, ta hau ta bestia ta. Baiña garbittu ein bihar dok kotxia”, ta garbitzen najuan. “Bueno, ba, noiz erakutsi bihar destak, ba?”, aurrerao hori, aurreraotxuao, “Noiz erakutsi bihar destak, ba?” ta “Lehelengo ondo garbitzen ikasi bihar dok”. Eta atzeratzen, atzeratzen. Baiña zera, giltza ekan zera, txapa bat. Txapa bat zuan, mueska batzueaz, zera. Ta nik orduan be biharra eitten najuan baskulagintzan eitten najuan, ta ein najuan berdiña, trak-trak, giltza […] emoten. Ta “ra!” emon zerari ta “ra!” martxan ipintzen najuan, ta harutz ta honutz kotxiori barruan, ta. Halakon baten, ba, “Banajoiak kanpora”. Ta goixian, ba, seirak inguruan, ezta? Bueno, orduan ez jeuan kotxerik. Geuria bakarrik. Ta urten zaldixan moduan, txaka-txaka-txaka, ta “Mekauen diez! Ba! Bagoiaz aurrera ta”. Llegau Isasi gaiñian ta beherutz. Ta igual kotxia, ba, harutz ta honutz, ezin… ezin juan zuzen. Ta “ra!” ta geldittu ta frenua. Ta arrankau atzera be ta “rraaa” keia ta kotxia geldirik! Frenua emonda. Hori morduari pasauko jako, e! Zera, ikasten diharduanari. Ta “Kauen diez! keia etarako ez jok, ba?” ta “ra”. Harutz ta honutz. Hurrengo baten Ermura [llegau…] kurba haundixak euazen —oin ez daok, baiña—, kurba haundixak euazen ta eurixa zuan. Eurixa zuan. Ta bastante bixkor edo, bai, bixkor. “Ra!” ta kurbia. Kotxia ekin etsan mobitzen ta nik… azertau be […], azeleratzen, azeleratzen ni. Frenau baneu, ba, jo-ta ortuak euazen han, ta errekia be bai. Ta azeleratzen. Ta erroberak “rrrrr” ta hantxe, “dza!” jo-ta urten juan gero pixkat sikatu zanian zera, erroberok, bidiori. Justu-justuan, e. Bueno, ba, kustiñua dok, halako baten “Bueno, hi noiz zertu bihar juau?” ta “Bai, gaur juango gaittuk”. Juan giñuan Isasi gaiñera ta “Jarri hari. Aber, primeria hauxe dok” eta “Bai”, “Segundia hauxe. Aber, ekixok”, ta “ra!” sartu najuan ta “rrr” “tast” ta “rrrr” ta "tak” eta… “Ai, mekauen diez! Zenbat bidar erabili dok hau kotxiau?” ta ”Askotan, mutil! Ze ba, hire zain egongo nitzuan?”. Bai, ba, igarri etsan harek “Honek bajakik hau ibiltzen”. Holaxen.
- Holaxen ikasi zenduan orduan.
- Bai. Hauxe zuan zera.
Dokumentuaren akzioak