Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

20 urterekin Melillako gerrara joatea egokitu zitzaion

Melillako gerrara joatea egokitu zitzaion 20 urterekin (1927 inguruan). Bera libratu egin zen; dirua ordaindu eta Donostiara bidali zuten. Loiolan zoragarri egon zen. Armategira destinatuta egon zen, armagina zen eta.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Orduan tokau zuan, zerian, Melillan ta hor Afrikan gerria egon zuan ta hamendik eruanda mordua hil be ein zittuen hamen. Gure gurasuak billurtuta, ta gurien moduan beste askok be bai. Ta ipiñi juen, ba, nahi dabenak pagau ta, bederatzi hillebete edo zuan eitten genduana bertan, geure kontura zera, lo ta jan ta horrek geure kontura, kuarteletik fuera, baiña kuartelian goixian bertako kuartelekuen moduan, lehenengo zererako, vamos, listia pasatzen [erenian] soldaueri, ba, bederatzirak edo dana dala, " ra!" ta hantxe bestiekin. Gero, jatera be geure etxera juaten giñuan. Loiolan, "en Loiola". Bai. Ondo bota najuan nik. Bai ba, jan ta eran ein ta… gure serbiziua, ostian, serbiziua ezebe ez dok ha eittia. Ta geiñera han be, armerixako ofiziua zelan [gekaun] guk deklarauta eibartarrok… “ ¿Y qué oficio tiene usted?” ta, “Armero, ajustador.” Ta, joño! Honek halako serbiziua eitten jok ta han be armerixan destinau niñuen. Ta geuzak arreglau ta geuzak eitten be bai. Ta suzedidu jatazen geuzak, armeruak zittuan harek, baiña armeruak fusillanak eta horrek amatralladoranak eta geuzak, jakingo jittuezen geuzak ze modutan maestro armeruak, e! Tenientia ta kapitana, ez jakixat ze graduak ekezen eurak eta! Harekin, ta… Harek igarri esten neri liman ta geuzetan, “hau ofiziala dok”, igarri esten. Taillarra be bajeken zerian, Donostian, eurak sotano baten, taillarra, trokelajeko taillarra. Ta baten haraxe eruan niñuen, ajustatzeko gauza batzuetan ta limia ta aprobatzera. Ikusi niñuen ta, nik berari, eskopeta bat arreglatzen jiharduan, eskopeta bat ajustatzeko arreglatzen, ta totaleko aldrebes jiharduan, ta barre ein najetsan diharduala. Ta “¿Te ríes? —esan están—, ¿Te ríes? ¿Y por qué te ríes?”, “Porque andas mal, porque estás trabajando mal ahí para ajustar eso…”, “A ver, a ver, a ver tú… coge tú…” Hartu najetsan ta “di-da!” Bolio baten ipini najetsan zirixa eta geuzak eta “grak” eta ajustau najetsan ta: “Ahí tiene”. “¡Ay! ¡Por dónde andamos! —eitten estan berak— ¡Por dónde andamos!” Bai ba, harek ez zittuan…

Dokumentuaren akzioak