Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Donostia inguruko sagardotegiak

Donostian soldadutzan zegoela ezagutu zituen sagardotegiak, bai Donostian bertan, baita Astigarragan ere. Sagardoa nola egiten zuten.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Orduan hogei urtekin juan ziñan zu?
- Bai, hogei urtekin. Bederatzi hillabete ein najittuan.
- Donostian?
- Donostian. Beraneatzen. Beraneua! Primeran ein genduan. Jesus! Orduan sardandeixa-ta baeuan han, Parte Zaharrian, kantidadia. Ta sidrerixarik sidrerixara juan ta sagardua nahikua eran ta… geuk, hamengo euskaldunok, erregiak moduan ibili giñuazen.
- Zelakua zan orduan girua han, sardandegixetan-eta, Donostian? Giro politta egongo zan.
- Ona. Oin ez dao lehengo moduan han sardandeirik. Bat edo bi ta egongo dittuk, ezta? Baiña... Ta ostiango, sardandeixa ez dan lekuetan be, sardaua ekarrittakua ta... oin be bai han bastante... beheko suterraneuetako sozidadietan ta geuzetan. Baiña orduan sardandeixak euazen benetakuak, onak.
- Onak ziran?
- Bai, onak edo... Bai. Han guk behintzat [etxauan] aitzen, baiña... Sardandeixak ikusi najittuan nik gero handik fuera, benetakuak, Astigarragara juan ta. Astigarragakuak be baeuazen ba geure kintakuak, eta nik hango batzuk lagun ein najittuazen. Ta koño, holaxen diskutiru sardaua zelan eitten dan ta... “Etorri bihar dozu geure sardandeixa ikustera egun baten”. Ta holaxen pentsau genduan egun baten ta juan nitzuan ta “ra!” urten jestan [...] ta “hauxe da ez dakit zer, hau da dolaria, hau dala ez dakit zer... Ta gero, sagarrak ekartzen douzenian hamentxe, hau dana...” montoi haundixak eruaten zittuen sagarrak ta gero zelan botatzen zittuen zerera halako... Esan jestan: “Hona bota, txikittu ta…” jo-ta beorrek zelan zertzen eban, ura zelan etaratzen [eban], aplastau ta “ran, ran, ran, ran”. Ze esango deuat ba? Artua-ta molitzen dan moduan zerian, molinuetan, ba, igual-igual ha be. Jo-ta txikitzen juen ta gero pasau koladoretan ta gauzetan ta... “rrraaa!” dana barrika haundixetara. Ta gero han zelan urtetzen eban garbitzen euanian, bitsa ta zera gaiñezka ta... Erakutsi esten harek jo...! Ikusgarri! Ikusgarri! Sardaua zelan eitten zan ta ikasi najuan ofiziua, ikasi!

Dokumentuaren akzioak