'Basarri' bertsolaria Eibarren, Lucas Alberdiri egindako omenaldian
Bertsolari mordoa ezagutu zituen Astigarraga inguruan: 'Txirrita', 'Basarri'... 'Basarri' bertsolaria Eibarren. Lucas Alberdi artistari omenaldia egin zioten Eibarren, Txaltxanean, eta 'Basarri' ekarri zuten. 'Zozua'k berak botatako bertsoa; 'Basarri'ren erantzuna.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Sasoi horretan, gaiñera, bertsolari mordua egongo zan Astigarragan, ezta?
- Bai, ‘Txirrita’ ta, horren epokia [eken horrek]. ‘Txirrita’ ta... Harek gu baiño zahartxuauak zittuan, baiña.. Gero, bertsolarixak... bueno! Harrezkero be nere kinta ingurukuak eta... Oin zenbat urte ekazen honek ‘Basarri’ hil danak? Ni baiño gaztiaua zuan hori!
- Bai, gaztiaua.
- Ni baiño gaztiao zan hori. Horrekin be eukitta naok, ‘Basarri’kin.
- Bai? Zelan izan zan?
- Ez, pasau zuan… Lukas Alberdi —hik ez jakixat entzungo heban—, artistia zuan hori, Lukas Alberdi, gure kuadrillakua zuan. Bai. Horrek premixua etara juan, lehenengo premixua. Konkurso bat artistena egon zuan Donostian, ta lehenengua etara juan. Ta gure kuadrillia Txaltxanera juaten giñuazen orduan. Han lokal bat jeuan, hau danau baiño haundixaoko zer bat, luziaua baiña... hantxe, “Peña Patxiko” jekan izena ipinitta, Patxiko zuan ta... pixkat urtena zuan gureandik eta haren izena ipinitta geuk, “Peña Patxiko”. Ta hantxe egoten giñuan. Hori Lukas be bai ta danok; hau, Benigno Baskaran ta be... zera, aiuntamentuan ta… Haren alabia be alkaldesa egon zuan, Baskaran. Haren aitta ta horrek danok. Han egoten giñuazen. Ta horrek lehelena etara ebanian Donostian pentsau eben han kuadrillan zer bat ein bihar zitzakola, omenaje bat, merezi dabela hori premixuori etara dabenak eta. Bueno! Holaxen. Pentsau juen ta, bueno, pentsau juen eguna ta dana. Ta han zeren batzuk Zarautzen asko egoten zianak zittuan gurekin ta han grupuan gendezenak Txaltxanian ta horrekin berba ein juen, ‘Basarrikin’, halako egunetan ia etorriko litzateken, ez dakala ezebe gasturik. “Geuk eruango zaittuu, bertan lo eingo dozu Eibarren, t ajan ta eran ein besterik ez dakazu zerian, geurekin, omenajian. Hor Lukas Alberdin omenaje bat dao ta haretxeaittik. Ta “A bai? Bueno, ba etorriko gara ba”. Etorri zuan. Ta ein genduan. Ta nik be orduan epokan, epoka baten gitarria-ta be asko joten genduan Emete Kojua esaten etsaun batekin. Nik kantuak, euskerazko kantuak, auskalo ze kantatzen genduzen kitarriakin. Kitarria bastante ondo ikasi genduan. Plaentxiatarrenak eta holako berso zerok, jesus, barbaridadia joten genduazen. Ta, holaxen. Esan najuan “Lukas Alberdin omenajia dok gaur ba…” Bersuak, berriz, kanta edo bersuen liburuak-eta najekazen nik bersolarixenak-eta, ta ein najuan nere modura. Zegaittik eze alkatia, Alkate Txikixa, Orbea, Orbeaneko Alkate txikixa —hik ez jakixat ezautzen heban. Hil zuan oindio ez dok denpora asko. Alkate Txikixa izan zana— ta Martiniano ta bi-hiru konzejal be bai etorri zittuazen azken orduan, harek kafietara etorri zittuazen. Ta hantxe momentuan, ba, nik neuk be borrador bate in ta bersua eruan najuan. Berso modoko bat. Oindio goguan jakat. Lehenguan alabiak eskatu jestan, galdu ein zitzakola ta mesedez eingo netsan, Lukas Alberdin alabiak. Eta baietz ba, ta holaxen. Hauxe zuan bersua bota netsana. Ezebez, e. Ezebez, baiña pixkat txokauta geratu zittuan, bera ‘Basarri’ be bai.
Peña Patxikon degu lagun bat
Eibarren oso ezaguna
Donostiako zertamen hortan
aurrena atera diguna
omenaje bat merezi zuan
ta aillegatua da eguna
lagun guztiok berakin gaude
bai konzejal eta alkate jauna
artista hau da Lukas Alberdi
Eibar onratzen diguna.
Jo-ta sekulako obaziñua jo esten. Horixe botata, beste barik. ‘Basarri’ albuan jeuan, ba. ‘Basarri’ jaiki zuan laster ta bota juan berso bat edarra harek be: ia bertan halako bersolarixa euki ta Zarauztikan honaiño zetara ekarri naben ni. Horixe esan gura eban bersuak dana. Horixe bersuori bota juan. Ia zela ekarri daben bera, halako bersolarixa bertan eukitta. Ta “Ni ez nok bersolarixa, nik asmau jittuat, ba, bersuetara ta kantura afiziñua ta, ba, gauza asko jakixaraz, ba, bersolari onenak be bai, ‘Txirrita’nak eta honen… ‘Pello Errota’nak eta horren bersuak… Jesus! Zenbat ikasi genduzen guk…! Bueno…!
Dokumentuaren akzioak