Bertsozalea; bertsotan lagun artean
Beti gustatu izan zaio bertsolaritza. Lagun guztiak bertsolari edo kantariak. Elgoibarko jaietan gertatutako anekdota. 'Emete kojua' eta 'Zozua'ren arteko bertsoak.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Donostian ibili ziñanian, ‘Txirrita’ ikusten zenduan han sardandegixetan-eta?
- Ez, ez, neuk ez najuan ikusten.
- Eta beste bertsolariren bat bai?
- E?
- Beste bertsolariren bat?
- Bai, bai, bersolarixak-eta han takian-takian be [bazeren]. Bersolarixak… Baiña neuk ez najuan han figuratzen bersuetan. Kitarria jo ta kantau eitten bai.
- Baina zuri gustau izan jatzu, ez? Bertsuak-eta gustau izan jatzuz, ezta?
- Bai, enee... Ointxe be hantxe jakaraz nik ‘Uztapide’, ‘Basarri’, Lasarte... ez jakixat zenbaten liburuak etxian. Hantxe jakaraz danak, holakotxe liburuak, ilaran, berso mordua dittuenak. Bai. Horrek be hantxe egongo dittuk seguramente. Baiña, bo… bersuetia ta kantua asko gustatzen jatak. Gero, alkarri bota be bai, e! Enee! Baten, goguan jakat, Elgoibarko jaixak zittuan, San Bartolomiak. Gure kuadrillia juan giñuan ta kuadrillia kantoriak giñuazen, e! Holan, orfeoiko kantuak be ‘Goizeko izar’ edo, ta ‘Ilunabarra’ ta... Horrek kantu mordua dotore kantatzen genduazen kuadrilliak. Ta Elgoibarko San Bartolomietan juan giñuazen ta danok txikiteuan pixkat ikututa, kanturako amorratzen, ta kantau eitten genduan, danok kantau. Han Elgoibarren euan, Azkoittirako salidan, basarri bat, urten ta segiduan goittik behera sartu ta basarri zabal haundi bat zuan, zeiñena zan be... bueno, aiztuta dakat izena-ta be. Dana beteta jeuan haura! Emoten juen, zera emoten juen, tortillak eta geuza rapiduak [...]. Beteta jeuan basarrittarrez, meriendatzen. Juan giñuan geu be, ba, ederto, dotore, ta geu be tortilla bana edo zeoze jatera. Bageuazen hantxe ta… ‘Emete Kojua’ esaten jetsen nerekin lagun eitten ebana kantuan-ta asko. “Hi, hauxe bota bihar deuat —esan jestan—, ta hik gaiñerakua botaidak”. “Zozua...” Gure familixiari ‘Zozua’ esaten jetsen ba, ‘Zozua’. Ta neri orduan ‘Zozua’ botatzen jesten. Ta “Nik botako deuat hiri ta hik botaidak gero bestiori, hau gustauko jakuek eta!”. Ta harek bota jestan neri:
Zozua dago hamen
kantuari poztuta
esan leike daguala
hortatik aberastuta
lehengorik ez daki eta
oinguak ahaztuta
laster utzi bihar det
heguak moztuta.
Jo!... ‘Zozua’ nitzan... ta “heguak moztuta”. Ta nik zelan nekixan horren kontestaziñua... “Ixi! Ixi! Ixi! —basarrittar danak— Ixi! Ixi!”. Harek geuk asmatzen genduzela edo ez dakit ba ze pentsatzen eben. Nik bota najetsan horren kontestaziñua:
Kantuan hasi zaitez
umil eta prestu
hasi orduko biok
ez gaitezen nahastu
lehenik ez dakitela
ta ez gehiegi poztu
bertatik nahi zenduke
neri heguak moztu
Emetek hortarako
bigoterik ez du.
Jo-ta… Jesus! Jo-ta danak... haura zuan txalokia! Segi! Gero be bota genduazen halakotxe geuk ikasitta gekauzen bersuak. Gaztetan halaxe ibiltzen giñuazen gu! Harek kantau ta gitarrak... Gero plaentxiatarren kantuak eta... Nik gitarria bastante ondo manejatzen najuan.
Dokumentuaren akzioak