Aratusteetan kaldereroekin kantuan
Aratusteetan kaldereroekin irten ziren behin baino gehiagotan, gitarra jotzen. Kaldereroen kanta abesten du. "Orquesta Bretón".
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Gu hamen sasoi baten zera be bai... zelan da… kauen diez…
- Orkestaren bat edo?
- Bai, ba, orkestia urten genduan, zera, honek… zelan esaten jakuek? Dios! Ezin jatak akordau! Bueno, zerak arreglatzen dittuenak, ontzixak eta gauzak…
- Kaldereruak?
- “Caldereros”. Hori. Kaldereruen izena jekan harek, “caldereros”. Hantxe urten najuan nik bi edo hiru bidar, orkestan, kalera. Hauraxe ensaiatzen genduan hamentxe, bar baten, zer baten, ta orkestiak joten juan ta geuk gitarreaz [aurraz] ensaiau ta gitarrista. Izango giñuan hamar bat edo gehixau igual gitarristak orkestan. Ta han be ibili giñuazen.
- Hori ze izaten zan Aratustietan?
- Bai, bai, Aratustietan. “Los Caldereros”.“Caldereros de la Hungria”.
- Kantua be bazekan horrek, ezta?
- Bai, ba, karo, karo...
"Caldereros somos de la Hungria
que venimos en tren especial,
a pasar en vuestra compañía
los tres días de este carnaval.
A pasar y a divertiros
en esta noche sin igual.
¡Ay! Cuántas noches vamos a pasar!..."
Gero, zerei, emakumieri deitzen:
“Componemos bien y pronto,
caldereros, chocolateras...”
Gero, “kobrau ez dou eitten, geiñera! Duan...”. Bueno, aiztu jataz oin kanziñuak eta horrek, baiña... duan zelan konpontzen douzen ta hortaraxe zuan hori kaldereruon kantziñuok. Orkesta politta ta kantoriak be bai, grupo ona jeuan. Ta jolin! jentiari gustau jakuan haura orduan.
- “Orquesta Bretón” edo be bazeuan, ez?
- A! Baitta! Bai. Ha orkestia zuan bakarrikan. “Bretón”. Bai, orduantxe epokan bajeuan. Ta horretako musikuak-eta, orduan, jesus! Musikuak be onak jeuazen! En fin, holaxen ointxe arte.
Dokumentuaren akzioak