Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aitak erregalatutako eskopetarekin hasi zen ehizan

Ehiza kontuak. Umetan hasi zen, aitak erregalatutako eskopetarekin. Hasieran denetik hiltzen zuten ("keixapean"); gerora ikasi zuen txoriak errespetatzen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Zu kazan ze hasi ziñan, oso gaztia ziñala?
- Umia nitzala.
- Bai?
- Bai. Neri aittak, ez jakixat ba nik, dozena bat urterako eingo jestan behintzat eskopetia, hau hamabi milimetrokuau, txikixa, bere denporan. Ta orduan ezebe-ezebe ez [zuan] kontrolik kazarako. Ni Mendaron egoten nitzuan basarrixan, nere aman etxera juanda hara. Eruan eskopetia… keixapia… Geuzarik grabiena horixe da, keixian dauan umiekin-ta zozuak darela ta zozokumak be igual ta “Tapa! Tapa! Tapa!”. Ze eitten nebanik be ez! Hil ta sei edo zortzi-hamar hil ta tiari: “Aiba! Ipiñi horrek!”. Lumatu ta ipintzen jittuan harek! Ta harek be “como si no”, holaxen dalakuan. Dakan inportanziakin, keixapian, umiekin ta arrautzekin txorixak eta! Orduan ezebe ez euan. Halaxe ekin najetsan. Gero... gero ez. Gero “¡A respetar todas las cosas!”, beste edozeiñen moduan.
- Orduan Eibarren jente asko izango zan kazarixa, ezta?
- Asko, bai. Asko, bai. [...] Oin kazarixa izateko pixkat responsablia izan bihar dok eta gastua be ein ein bihar dok, zegaittik eze eskopetak be karuak dauaz. Eskopetak karuak, eta gero muniziñua be ez dao merkia. Ta gero hamen ez dok eingo kazerixa haundirik, baiña Burgosera edo... jolin! Juan ta gastua. Beti gastua eitten!

Dokumentuaren akzioak