Ehizan nondik-nora ibili izan den
Ehizan non ibili izan den: Kalamua, Elgeta, Oiz... Oizen oilagorretan.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zuek gaztetan Eibarren nun ibiltzen ziñazien kazan?
- Hamen Eguarbitzatik, Elgetatik ixa Anboto barreneraiñok, horrek danok ta gero Kalamua aldera ta hau, zerok be... “lo mismo”, beste... Oizera be bai. Oizen hilda nagok ni... Hasieria dok, e! Dominu santuak edo esaten dok, “el treinta de Octubre” edo “treinta y uno” edo. Pasia euan, “pase de palomas”, ta Trabakuan-ta mordua kazarixak pasian. Ta ni erbittalarixekin juan nitzuan basarri batera lo eittera, hara, Oizko mendira. Ta txakurrakin ni oillagorretara, oillagorretara edo... “lo que sea!” Bai ba, haxe... Kustiñua dok eze, egun hartan , Dominu Santuetan, bost oillagor hil najittuan nik, egun baten. Goiza, pasia egon zuan, ta oillagorrak topau nittuan baitta... Piñadi bat hor ta beste bat hamen ta hamen [bixen bittartian] garo-sailla. “Trin, trin, trin, trin, trin...” Hor garotzan, ta ni hamen bidian behetikan, ta txakurra hor zihar garotzan ta “krak!” ixilduta garotzan. Akabo! “Zer daok hor? Zer daok?” Ta berbetan txakurrari ta... “Bat! Zer? Zer daok?” eta zertzen najuan pixkat, [aztoratzen] najuan. Ta garotzan, “pro, pro, pro, pro, pro!”... “Danba!” ta behera, oillagorra. Garotzan, e? Holakotxe zera... Gabian etorri barrixak... Pasia ta pasia, ta behian, hamen herri bat dagok behian, Munittibar edo, ha aldian. Honek AYA, Agirre-Aranzabaleko horrek kazarixok ta bertan Trabaku ondoko basarri bateko bat, alkarrekin, oillagorretan begira han. Ez ei juen topatzen ta “Ta! Ta!” nere tiruak han goi-goixan. Sei! “Ta! Ta!” Oillagor bateri ein najetsazen sei tiro! Ez, bi, lau... bosgarrenian hil, bosgarrena. Baiña oillagor bat... Txakurra espabillaua zuan, txakurra arrastuan hamen [dabillen]... “Pra, pra, pra!” jaikitzen zuan. Aiba Dios! Hantxe gora doiala “Ta! Ta!” eitten [netsen] ta aurrera! Barriro beste leku baten be bai [...] ta “hor joiak jaikitta barriro be!” ta tiro txarrak e [...] “a la deriva”. Bestiak ez, bestiak tiruak tiro ein najittuazen. Holaxen, bi tiro biko ein [netsezenian], etorri jatan hori Trabaku ondoko basarrikuori: “Zeri diharduzu?” ta “Zeri diharduten? Oillagorrari! Oin be bi tiro biko einda hamen daok ta honek hilddakuak”, bi edo hildda najekazen. “Mekauen! Hor, sinistu ezinda gare han .” Behian ebillen AYAko ugezabakin, [...], AYAkuekin ta “Oillagor bat ez dao hor behian!” Ez ba, harek zittuan gabian [...] eindako oillagorrak.
- Orduan heldu, ta ondiokan ezkutau barik...
- Bai ba! Ta esan najetsan: “Bueno, bi tiro [...] ein ta horraxe direziñua ein dau ta guazen!”. Juan giñuazen ta... “raa!” ta han ikusten juat nere txakurra “da!” parauta, kieto. Kanpora begira euan, piñudixan amaieran zuan, gero kanpora libria euan. Baiña haraxe begira euan ta kanpora urten bihar juan ta, bueno. “Ikusten dozu ala?”, “Bai!”, “Joño! Juan ba!”. Juan nitzuan ta bera begira neri atzetikan ta “bra, bra, bra!” urten juan zuzen-zuzen. “Dale!” ta bota najuan. “Joño! Ikusi ez baneu ez neban sinistuko!”, esan estan. Kustiñua dok, handik beste... Apartau zuan ha, goittik behera edo hara gora edo... nunbaittera ta ze ein najuan? ta ni sartu ezindako moduko piñudi bat euan, zerratua ta sasixa ta geuza asko ekazena. Ta goittikan bidia ekan, gaiñetikan librian. Ni handik eta txakurra han jebixan sartuta “drrn, drrnn” ta “trin, trin, trin, trin, trin...” azkenian nere ondoraiñok etorri zuan txakurra. “Nun hao?” Ta geldi! Ta, “zetan hao?” ta berba eitten najetsan nik, holaxen, harrikada batera. “Kauen diez! Oillagorrakin daok, ba!” ta “Ia! Ia Bat!” ta haizau najuan pixkat eta “pra, pra, pra, pra, pra!” sentidu najuan hego-hotsori, nere buru gaiñetik zihar “rrraaa!” [Hor...] “danba!” ta “brrrrrrr...”. Euan erreka-zulo billurgarri bat, holan goittik “brrnnnn...” mendi falda bixen zulua, haundixa ta pago zahar haundixa jo-ta... haraxe behia jota! Ha urtietan-edo egongo zuan igual! Baiña pago demasa ta dana, erreka-zulo guztia, oillagorra jausi zan lekua, dana jo-ta tapauta berak! “Eneee! Hor ezin neike nik sartu behintzat bila be! Pentsau bez!”. Ta "Txakurra!" esaten detsat: “Hortxe, bai, hortxe”. Ta adar gaiñetatik eta “di-da! di-da!” juaten zuan, paguan adar gaiñetatik ta... Sentiru ez jok ba ein usaiña? Igarri najetsan, “Sentiru dok ba, e?” “Trak, trak, trak...” Beste arbola batera bajatu ta “tak!” handik beste batera ta, zulua, gero ta beherau ta... Sartu zuan sakoneraiñok eta... hor urtetzen jok oillagorrakin! Ha zuan meritua! Nik hari emon netsan meritua! Etorri jatan ta... “Kauen diez! Hau...!” Bai. Halaxen, bost oillagorreaz bazkaldu. Ta banaok eta hau, famosua zuan kazan, izena ezin jatak akordau... Ha ohittuta euan hara basarrira juaten kazara, berak urtetzen ebanian. Ezaunak [jittuan] ta “ra!” etorri zuan guk bazkaldu ta gero. Sukaldian han euazen esegitta oillagorrok ta, “Ta Zozua, oillagorrak nun dauaz ba?” ta “Oillagorrak nun daren? Begiratik hara gora!” ta “Ene ba! Heuk hil dittuk horrek?” ta “Ez, heuk!”. Halaxen etara genduan... [...]
Dokumentuaren akzioak