Baserrira joaten ziren jatera gose garaian
Amona baten lehengusinak baserria zuen Mekolalden. Hamabost egunean behin bertara joaten ziren jatera. Baba gorriak urdaiarekin, txorizoa, baserriko ogia... lehertu arte jaten zuten. Baserritarrek artoa, irina, eta abar entregatu egin behar izaten zituzten, baina betiere zatiren bat gordetzen zuten. Baserrietan ere estraperloa egiten zen. Baserrietakoek ez zuten goserik pasa, baina kalekoek bai.
Dokumentuaren akzioak