Esteban Orbea y Orbea alkate
Arnaldo Udaletxian delineante sartu zenean, Esteban Orbea y Orbea alkate. "Kategorixako alkatia!". Kobratzen zuen soldata, zuzen-zuzenean ospitalera bidaltzen zuen. Alkate ona, herriaren alde lan asko egin zuen, politika alde batera lagata...Kale bati bere izena ipini zitzaion baina gero kendu egin zioten. Txikiteoan ibiltzen zen bere langileekin. Frontoia ere egin zuen. Urkuzuko zubian geratzen zen Arnaldoren zain, eta kotxean eramaten zuen. Ipuruako tribuna, Arrateko tiro-pitxoia egiten zeudenean, e.a... alkatea obrekin interesatuta. Arrateko tiro-pitxoia egiteko, desmontea egin behar izan zutela azaltzen du. Eliza aurrean, eskola zegoen. Eskola bota, desmontea egin eta tiro-pitxoia egin zen.
Dokumentuaren akzioak