Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Exilioa: umeekin izandako gertaerak

Anekdota bat kontatzen du (San Pedro egunean, bazkaltzera joan eta ume euskaldunak ezer jatea nahi... Gaizki-ulertua egon zen, okela beharrean, katua zelakoan).

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- [Aurreko egunian]...anekdotak kontau ziñuazen oso, oso onak. Zelan zan? Bata, ogixana edo…
- Atzera esan bihar dot?
- Bazkaltzen edo…bai eurak [bixak be] entzuteko!
- Bueno ba, umiak eren -ez dakit- hamabi edo hamahiru edo holaxe zi(r)an. Ta ze(g)uan frailien artian ze(g)uan, batek txapurreatzen eban pixkat erderia ta ha etortzen zan beti umietara berba e(g)ittera, eurekin berba e(g)ittera. Ta alle(g)au zan San Pedro e(g)una ta bazkarixa eken ederra, ezta?; hasi zi(r)an danak jaten, ta umiak jaten eben ba fran(t)sesekin, nahastian….nahastian... ta hasi zi(r)an partitzen ta aille(g)atzen zi(r)anian euskaldun batera… Bueno, lehelengo jan zeben zopia, ta danak…; gero hurrengokua okelia zan, ta euskaldune(g)ana allegau zanian: “Nik ez dot nahi...”; “Baiña, ederra da(g)o baiña gaur, ta jaizu!”; “Ez, ez, ez…ez dot nahi”. ...Kitto!; fran(t)sesak hartzen eben eta atzera euskaldun batera alle(g)au ta: “Nik ez dot nahi, ez jata gustatzen”; “Zela ez jatzula gustatzen, beti jaten dozu ta?”; “Ez, ez, ez…ez dot nahi”. Atzera beste bat eta bardiña; euskaldun bat batek be ez zeban jan okelarik, ta fran(t)sesak danak. Orduan, zerbitzen ebena mahaixa juan zan frailiangana… bueno, abadia(ren)gana, gure euskaldun abadia(ren)gana ta esan etsan “ Zuen umiak huelgan dare, e? ez dakit zer pasatzen dan, baiña iñork be ez dau nahi jan, ta ez dau jan iñork be” ; ta txokau e(g)in jakon ta juan ta esan eban: “Bueno, zegaittik ez dozue jaten hau?” ta, “Badakigulako zer dan"; “Zer dan?, okelia!”. Ta, “Bai, baiña zerena? katuana!”; “Nundik etara dozue katuana dala hori?; zeiñek esan (d)etsue?”. Ta, "Fulanok...", frailiak, eurekin e(g)oten zanak. Etorri zan frailia ta esan etsen “¿Qué les ha dicho usted a éstos de la comida de hoy?”, “Yo nada, que tienen gató (gateau) en el postre, que tienen gató (gateau) en la comida”. Eta bai ba, gató zan ba pastel; pastela eken ta, esan gentsen, "Bixartik aurrera fran(t)sesa ikastera e?".

Dokumentuaren akzioak