Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Belgikako exilioa: familietan eta "La Concordia" ofizinan lanean

Euskal Herritik joandako maixu-maistrek ez zuten orduan umeekin zeregin handirik eta bulego batean egoten ziren, "La Concordia"n: kartak itzuli, umeen-familien jarraipena egin, e.a. Ume asko bertan gelditu ziren, Belgikan.

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Bai…gu e(g)oten giñan, umiekin zelan ez genkan zer e(g)iñik ya, egoten giñan ofiziña baten "Concordia", ta hamendik bialtzen zittuenian kartak, gurasuak umieri, ba etortzen zi(r)an ofiziñara. Ta han e(g)uan gazte bat, (...) e(g)itten ebana, flamenkuetan, ta e(g)itten zan ba traduzidu; harek flamenko ta frantses bazekixan, ta guk español ta euskeria…. Bueno, e(g)in tradukziñua ta familixakuekin…; ta gero handik e(g)itten ebenian umiak eta, bueltarako be bardiña; gero gurasuak, hanguak, e(g)itten ebenian, bardiña… - Umieri orduan ahaztu e(g)in jakuen erderia? - Segiduan! Segiduan! - (Juanita Arrieta) Bai, bai, bai…. - Txokatzekua, zu! - (Juanita Arrieta) Andoni Gisasolak be ekazen 9 urte ta ha gera(t)u zan Gorlizen, gaixorik e(g)uan hezurretatik. Handik, lehelengotik, eruan zittuen horrek gaixuok eta; etorri zanian Jardiñera, tautik be ez! - Ez, ez, ez….segiduan… - Tautik be ez baiña, e? - Segiduan...; hasten giñan pregunta bat e(g)iñ eta, ta...eta erdixa flamenkoz ta...ta ez daki(g)u ba zer esan eskun be. Baiña segiduan laga genduan.... - Orduan gero mantendu zan umien eta zeuen artian relaziñua? - Bai...; bai, bai, bai.... - (....) - Sarri etortzen zi(r)an etxe batekuak eta: “Zu juan zaittie gurera zegaittik egun guztian negarrez da(g)o ta zelan ezin daben esplikau, ez daki(g)u zer pasatzen jakon, ta mesedez...”; ta juan ta enteratzen giñan zegaittik zan ta; ba lehelenguan jakiña zan, ez zeben aitzen ezer ta negar e(g)ittia be... Beste batzuk segiduan... - ...Bai, gero norberan... - Ze edade zeken umiak orduan?. Sei, zortzi, hamar urte? - A danekuak, danekuak...; bat alle(g)au zan -ez zan jakin sekula be zein zan- ume txiki bat, txikixena danetatik; ta izena geuk ipiñi bihar izan gentzan. Han batenbat barkura eruan eban ta ez daki(g)u gero bitxartian gurasuekin edo zer... - Eta ha Belgikan gelditxu zan? - Bai... geratu zi(r)an beste batzuk be bai. - A bai? - Ta askok, ya relaziñua... Bueno, Plazen(t)ziako batzuek dakit nik; hiru anaitxo, anai-arreba, zi(r)an bai?, ta e(g)on zi(r)an, harek ipiñi zittuen hiru anai-arreba, ta ipiñi zittuen hiru familixatan, baiña hiru anai zi(r)an harek [guraso hartzaileak]; gurasuak hiru anai. Así que “mi padre” oin esaten dabe ta “mi padre” ta “mi tio” ta haren notiziak; ta oin be harek etortzen di(r)a hona, ta honek juaten di(r)a hara ta jarraitzen dabe, baiña oso oso familixako...

Dokumentuaren akzioak