Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerrako umeak: exiliotik etxerako bidea

Herrietako egoera hobera egin ahala, gurasoek seme-alaben itzulera eskatzen zuten. Guztira 2 urte eta 3 hillabete egon ziren Euskal Herritik kanpo.

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Zelan gogoratzen dozu orduan zuk Belgikan pasautakua?
- Ederra, ederra, eder-ederra. Gero hasi nitzan ba notiziak eukitzen familixakuak, ba ya ez zan falta... Gero, kolonia bat preparatzen zanian ekartzeko...Bueno, hamendik Espaiñiatik abixatzen zan ba eskatzen bakoitxak, ba(d)akizu herrixa liberatzen zanian, ba gurasuak umia eskatu e(g)itten eben; ta listak, lista bat e(g)indakuan hartu ta ekarri e(g)itten zittuen. Etorri giñan..., behin tokau jatan etortzia fronterara la(g)untzera, baiña sartzerik ez ze(g)uan. Apuntatzen giñan danetarako ta pentsauta: “Bueno, laster goiaz etxera”, ta e(g)un batzuk aurretik "Denegado el permiso, denegado el permiso".... kitto!; ta atzera bertan geratu bihar....
- Bueltatzeko gogua zekazun zuk?
- Baai...Danok!, danok!; etxeko zeozer jakin ta!. Baiña ondo gendela bai, e? Ikusgarri.
- Ta zenbat denpora azkenian Belgikan?
- Bi urte eta hiru hillabete.
- (Juanita Arrieta) Jesus..! ¡Mucho!
- Bai asko, asko. Bai, harek flamenkuak, horrek gaztiorrek esaten (z)eskun: “flamenkua ikasi bihar dozue... ” , ta “Bai, segiduan jun bihar gara ta....; hobe do(g)u fran(t)zesa, zeozertarako han balioko dosku fran(t)zesak”. Ta ez giñuan... Da, hainbeste denpora e(g)on ta gero, esan genduan “Ba hasi e(g)ingo gara...”; ta hasi giñanian, etxera, etxera...
- (Juanita Arrieta) Ura juan ta presia e(g)in zenduen orduan?
- Bai, bai. Ta nik harekin euki dot, neuk be, korrespondentzia; ointxe, azkenengo, heldu jata azkena denpora gitxi dala.
- Belgikatik, e?

Dokumentuaren akzioak