Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunen laguntasuna exilioan

Belgikan bizi ziren euskaldunen laguntza. Jaiak antolatzen zituzten ume exiliatuentzat dirua lortzeko. Gregorita Olañeta eta William margolaria.

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Esan ziñuan han asko lagundu zetzuela eibartar batek, ez?
- Bai, bai...Gregorita Olañetak.
- (Dolores Tolosa) A, Gregoritak?
- Bai...
- Eta zelan laguntzen zeban harek?
- E?
- Zelan laguntzan zeban edo?
- Ba, e(g)itten eben lantzian behin "kermes" esaten jakon; jaixak, euren jaixak, euren San Juanak zi(r)an kermesak. Ta e(g)itten eben ba, errifak eta dantzak eta bueno, gauza asko, ezta?. Ta errifetarako emoten zittuen kuadruak Williamek pintxautakuak eta Goyak e(g)indakuak; Gregoritak e(g)indako tetera batzuk, politxa(g)uak bai, hilandera jantzitxa, e?, teteria tapatzeko... politxak!; halakotxe gauzekin, gauza askokin... Ta gero bazkaltzera eruan hara... sarri, sarri gu na(g)usixok. Esan netsuen; agertu zi(r)an Eibarko arkitektua Manchovbas bere andriakin ta umiekin. Ta gero donostiar bat ta beste bilbotar bat eta...; na(g)usixok inbitauta juaten giñan euren etxera.
- Gaiñera bizi zirala e...
- En el palacio de Rubbens. Geu geundela han, hasi zi(r)an preparatzen museo bat e(g)itteko, museo bat. Orduan pasau zi(r)an Villa Willian, beste txalet-txo batera....
- Willian hori famosua zan han?
- Bai, bai... ta haren aitta, haren aitta izan bihar zan pintxore famosua ze(g)aittik ayuntamientuan e(g)uazen mural batzu harek pintxautakuak.

Dokumentuaren akzioak