Exiliotik itzuli eta Eibarko egoera zein zen
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Belgikatik bueltau ziñanian, zelan topau zenduan Eibar?
- (Dolores Tolosa) Haustuta, haustuta...
- Haustuta ba... Etxe aurria be, dana haustuta...
- (Dolores Tolosa) Rajao...
- (Juanita Arrieta) Zuen etxia, zuen etxia... Ez...
- Ez. Bueno baiña gure etxia, Ardantzan bizi giñan orduan ta... Bueno, Bilbon bizi giñan...
- Ardantzara alle(g)au barik, hantxe zubixian bizi izan ziñazien zuek...
- (Dolores Tolosa) Zubixa ez, ha zan topia. Haren behian e(g)uan errekia.
- Bai, bai...Zubixa...
- (Juanita Arrieta)...eskillarak igotzeko...
- (Dolores Tolosa) Ha plaza aurreko itturrittik, zerian bizi zan, hau hantxe zerian...
- (Juanita Arrieta) Kantoian?
- Bai, nik Dos de Mayo holaxe nekan. Nere kuartotik holaxe zuzen e(g)uan dos de mayo...
- (Dolores Tolosa) Dos de mayo lehen, oin dan erdixa zan. Erdixa..
- Zuek be rekuerdo hori dakazue gerrakua?
- Dana hautsa, dana eskonbrua, dana...
- Baiña zure etxia zutiñik geldittu zan?
- Ah! Horixe esatera nindoian. Guk genkan etxia ta gero albuan holan, taillarra. Ta taillarra zisko e(g)inda, baiña etxia osorik.
- Eta taillarra be zeuena?
- (Juanita Arrieta) Ez...
- Bai, taillarra bai.
- (Dolores Tolosa) Luis (...) terrenuetan taillarrak eta, tallartxo mordoskia e(g)uazen.
- Etxian topian. Etxia zan hola ta haren behia ta hemen albua taillarra zan. Okamikatik e(g)itten eban...
- (Juanita Arrieta) Bai Okamikanekuak. Han (....) akabatzailliak e(g)oten (j)ittunan han behian.
- Betolazanekuan han ostian...
- Gogoratzen zara lehenengo inpresiño hori, justo gerria amaittu eta Belgikatik etorri eta lehenengo aldiz Eibarrera sartu ziñanian?
- Dana be(g)ittantzen jatan txatxarra, dana txatxarra; txikixa ikusten neban dana.
- Bai, bai...hain leku haundittik etorrittakuan...
- Bai ba...!
Dokumentuaren akzioak