Euskararen egoera Eibarren trantsizio garaian
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- (Juanita Arrieta) Hamen gero hori e..., ekingo zotsenak zi(r)an Paulino ta, Jose Luis Ugarteburu ta, Deportibuan...
- A bai...
- (Juanita Arrieta) Horrek ekin etsen eskolak eta emoten.
- Ez dakit nun emoten eben, ez dakit.
- Deportibuan.
- Bai. Ta orduantxe zan...
- (Juanita Arrieta) Paulino ta...
- Don Rafaelek esan estan: “Margari, zu be hasi bihar zara neskekin”; ta “Nik, nik ez dakit hainbeste ta..” ; “Bai, bai, bai...hasi e(g)in bihar zara”. Kuadrillia jirau zesten ta, Edurne Mujikan etxian.
- (Juanita Arrieta) Hombre..!
- Txirixo kalen.
- (Juanita Arrieta) Joakin Mujikan...
- (Dolores Tolosa) Joakiñen alabia.
- Eta zeintzuk hasi ziñazien? Zeu, Edurne eta..?
- Edurne eta gero...; a ver, Basauri, ahizta bi.
- (Juanita Arrieta) Bai, bai. Serafin Basaurin...
- Gisasolak, ahizta bi.
- (Juanita Arrieta) Eguzkiñe eta...
- Eguzkiñe eta Garbiñe.
- (Juanita Arrieta) Estanisenak, Estanisenak.
- Bai. Gero Garate, "Perderrenekuak", lehengusiña bi. Gero, Etxezarraga dendia (z)ekana Dos de Mayon...
- (Juanita Arrieta) Miren, Miren.
- Miren Etxezarraga. Gero, Elenita Etxeberria...Marcaide bat...Ez!, Marcano. Marcano bat, gero kanpora juan zan...
- Dolores Tolosa (....)
- Ez dakit zein...
- (Dolores Tolosa) Arkitektua edo e(g)itten ebana...
- (Juanita Arrieta) Marcano?
- (Dolores Tolosa) (.....)
- (Juanita Arrieta) Haretxen alabia izango zonan; Lekeittioko batekin ezkonduta.
- (Dolores Tolosa) Lekeitxiokua. Politxa neskia...
- (Juanita Arrieta) Ez zonan gerra aurrian aiuntamientoko, Aiuntamientoko delineantia edo ez zan?
- (Dolores Tolosa) E?
- (Juanita Arrieta) Marcano gerra aurrian aiuntamientoko delineantia...?
- Bai, bai...
- Ta zer emoten zenduezen, klasiak?
- Bai. Ya euskeraz bazekixen horrek, e? baiña ba, landu pixkat....
- Eurek zer ziran baiña profesoriak, honek guztiok?
- Ez, ez honek alumnak. Baiña baekixen euskeria, baiña gramatikiakin ikastia gero; Umandin gramatikia orduantxe urte(n) eban.
Dokumentuaren akzioak