Eibarko Udal Musika bandaren zuzendaria, Agustín Zuloaga
Ildefonso Irusta izan zen luzaroan Eibarko musika bandako zuzendaria. Jacinto Martinezek, Udal Musika Bandan eta "La Marcial" musika bandan jardun zuen bi sasoi desberdinetan: Agustin Zuloaga zuzendari izendatu aurretik lehenengo eta haren heriotzaren ostean ondoren. Eibarko Musika Banda, Agustin Zuloaga zuzendari izan zen garaian bakarrik izan zen udal-banda, 1924tik 1936ra bitartean hain zuzen ere. Udalarena izateko zuzendariak oposaketak atera behar zituela kontatzen du. Bost hautagairen artean gailendu zen Agustin Zuloaga. Musika bandako zuzendaria izateaz gain, kontulari postua ere berea zuen Udalean.
Dokumentuaren akzioak