Aquilino Amuategi, musika bandako kide eta eibartar sozialista ezaguna
Aquilino Amuategi. Gerra garaian sortutako batailoi batek bere izena zeraman. Gizon jatorra, baserriko semea zen. Oso musiko ona izateaz gainera, sozialista sutsua ere bazen. Herriz herri joaten zen hitzaldiak ematen. Jendea harrituta geratzen omen zen, sozialista izanik euskaraz berba egiten zuelako. Aquilinoren esaera ezaguna: "mutillak, argi e!!, konfianzia (puesto responsabilidadekuetan be) daneri emon bihar jako, baiña gero lapurreri moduan bijilau, e?".
Dokumentuaren akzioak